Udazkena iristen denean, Donostiako merkatuak onddoz, zizaz eta perretxikoz betetzen dira, eta bertako mendi, parke eta lorategiak okre tonalitatea duten hostoz koloreztatzen dira, hiriaren edertasuna eta xarma are gehiago nabarmenduz. Garai bikaina da Donostian hamaika planez gozatzeko. Animatuko al zara?
Naturan murgiltzeko eta arnasa hartzeko ibilbideak…
Eguraldiak eta itsasoak lagunduz gero, udazkena ere itsasotik Donostiaz gozatzeko garai ona izaten da: belaontzian, yatean, katamaranean edo arrantza jasangarriaren bidez, hiria beste ikuspegi batetik ikusi ahal izango duzu… Kontsultatu nahi al dituzu itsasoko gure jarduerak? Eta eguna amaitzeko, ilunsentiak ikusteko toki onenak gomendatzen dizkizugu.
Gastronomiaren erdigunean zaude… utzi zeure buruari gozatzen!
Sukaldari ospetsuenak daude gure hirian bilduta bertako produktu onena teknika berritzaileenekin uztartuz… Aurten, eman zeure buruari esperientzia gastronomiko ahaztezina izateko luxua! Michelin izarrak, merkatu tradizionalak, pintxorik onenak...
Museo garaikidea aire zabalean
Zeharkatu Donostia punta batetik bestera eta mirestu bertako pasealekuetan topatuko dituzun aire zabaleko eskulturak: Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa, Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eta Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia
Ba al zenekien Donostian, ekaitza dagoenean, 5-10 metro arteko olatuak sortzen direla eta 10 metrora ere irits daitezkeela? Ikuskizuna ikusi edo une hori betiko gorde dezakezu argazki bidez Paseo Berritik, Urgull menditik edo Haizearen Orrazitik… baina kontuz! Ez zaitez gehiegi gerturatu!
Ezagutu Donostiako basoak, parkeak eta jauregiak
Eman nahi al duzu txango bat zuhaitzen artean? Ezagutu nahi al dituzu mapa turistikoetan ateratzen ez diren beste toki batzuk? Barnera zaitez ibilbide baten bidez Donostiako basoetan, parke eta lorategietan, bertako jauregietan... eta are esperientzia hobea izan nahi baduzu, aukera ezazu bertako sekretu guztiak azalduko dizkizun tokiko gidari bat.
Shopping made in Donostia
Ezagutu aire zabaleko merkataritzagune txiki handi bat… saltoki txikiak eta marka handiak Donostiako gune erromantikoan! Tokiko diseinatzaileak, saltoki bereziak, mende bete baino gehiagoko antzinatasuna duten saltoki komertzialak… Ezagutu erosketak egiteko aukera guztiak!
Ikasi eta gozatu… familian!
Ikasi modu dibertigarrian Aquariumeko 200 arrain-espezie baino gehiagoren artean, harri eta zur geratu planetarium handiarekin eta haurrentzako esperimentu zientifikoekin Eureka Zientzia Museoan, Kutxa Ekoguneko gune natural handian edo Igeldo mendiko vintage erako atrakzio-parkean. Haurrekin batera gozatzeko plan mordoa dugu!
Barnera zaitez txoko benetakoenetan: Donostiako auzoak
Kulturiza zaitez hiriko arte-galerietan eta museotan!
Ez dago lainotutako eguna edo egun euritsu bat baino ezer hoberik euskal kulturan edo kultura garaikidean barneratzeko Tabakaleran, San Telmo museoan, Chillida Lekun edo Albaolan... Bisitatu Donostiako museo eta arte-galeria ugariak.
Donostia eta bere funtsa
Donostian galdu behar ez diren lekuez gain hiriko lekurik ezkutuenak ere ezagutu nahi dituzu? Hiriko txokorik ederrenez gozatu eta bertako sekretu, historia, tradizio eta kultura nagusiak ikasiko dituzu, eta Euskal Herria bere osotasunean hobeto ulertuko duzu.
Miretsi hiriko arkitektura eta jarri arreta bertako eraikin erromantiko, arrazionalista eta garaikide zoragarrietan eta bertako eraikin erlijioso eta historikoetan: San Bizente eliza, Santa Maria basilika edo Artzain Onaren katedrala, adibidez.
Mima ezazu zeure burua… itsasora begira dagoen span
Ba al dago itsasora begira dagoen La Perla- Talaso Sporteko talasoterapiako zirkuitu bat, edertasun-tratamendu bat edo masaje erlaxagarri bat baino ezer hoberik? Ezagutu mende bat baino gehiagoko historia duen bainuetxe hau, Donostiako Belle Époque garaiaren ikurra.
Txangoak Donostiatik
Donostiatik gertu-gertu, galdu ezinak diren txangoen aukera zabala topatuko dugu: Bilboko Guggenheim museorako bisita, Gipuzkoa berdean egindako murgilketa, Hegoaldeko eta/edo Iparraldeko kostaldeko txangoa, edo Arabar Errioxako upategietan egindako ardo-dastaketa, adibidez. Aztertu kanpoko ibilbide guztiak!