Lege-oharra

Lege informazioa

Informazio gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (aurrerantzean, IGZMIEL) 10. artikuluan jasotzen den informazio betebeharra kontuan izanik, jakinarazten dizugu www.sansebastianturismoa.eus, congress.sansebastianturismoa.eus, press.sansebastianturismoa.eus eta accessibility.sansebastianturismoa.eus SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren jabetzako domeinuak direla.

Hauek dira web orri horien titularraren identifikazio datuak eta harremanetarako datuak:

  • Helbide soziala: San Sebastián Turismo/Donostia Turismoa, S.A
  • Helbidea: Boulevard, 8, 20003 PK - Donostia (Gipuzkoa)
  • IFK: A-20188884
  • Harremanetarako posta elektronikoa: sansebastianturismoa@donostia.eus
  • Telefonoa: (+34) 943 48 11 66
  • Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta: 1479. liburukia, 0 liburua, 81. folioa, SS-9471 orria.

Xedea eta aplikazio esparrua

  • Lege Ohar honen bidez ezartzen dira www.sansebastianturismoa.eus, congress.sansebastianturismoa.eus, press.sansebastianturismoa.eus eta accessibility.sansebastianturismoa.eus web orrien (aurrerantzean, modu kolektiboan web guneak, eta bati dagokionean web gunea) sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen duten baldintza orokorrak, baita bertako edukiak erabiltzearen ondoriozko erantzukizunak ere. Horrez gain, web guneen esparruan ezar daitezkeen beste baldintza partikular batzuen mende gera daitezke zenbait zerbitzu edo jarduera, baldin eta baldintza partikular horiek Lege Ohar honen erabilera baldintza orokorrak ordezten, osatzen eta/edo aldatzen badituzte.
  • Web gune hau SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen web gune bat da, eta web guneak informazio helburua du. Edozein unetan, eta aurrez ohartarazi gabe egin ahal izango ditu egoki iruditzen zaizkion aldaketak diseinuan, konfigurazioan eta edukietan.
  • Web gune honetara sartzen dena eta web gunea erabiltzen duena da ERABILTZAILEA, eta erabiltzaile izateak dakar guztiz eta salbuespenik gabe onartzea —web gunera sartzen denetik eta/edo web gunea erabiltzen denetik— SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k Lege Ohar honetan barnean hartzen dituen baldintza guztiak eta baldintza horietako bakoitza, betiere bertara sartzen denean argitara ematen den bertsioan. Ildo horretan, ERABILTZAILEA da web guneetan garatzen diren zerbitzuetan eta jardueretan sartzen dena, nabigatzen duena, parte hartzen duena eta horiek erabiltzen dituena.
  • ERABILTZAILEAK behar bezala erabili beharko ditu web guneak, eta beti aplikatzekoak diren legeen, fede onaren, ordena publikoaren, trafiko erabileren eta lege ohar honen arabera. Hartara, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren aurrean eta hirugarren batzuen aurrean erantzun beharko dute betebehar hori ez betetzearen ondorioz edonolako kalteak eta galerak sortzen badira.

Web gunera sartzea eta web gunea erabiltzea

  • Librea eta doakoa da web gunerako sarrera, ERABILTZAILE bakoitzak kontratatutako operadoreak hornitzen duen telekomunikazio sarearen konexio kostua izan ezik.
  • ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du web gunearen erabileraren erantzukizuna. Horrenbestez, ERABILTZAILEAK zuhurtasunez, arduraz eta legez erabili beharko ditu edukiak, eta, batik bat, konpromisoa hartzen du ez dituela erabiliko helburu hauetarako, besteak beste:
    • Web gunea edo haren zerbitzuak erabiltzean, nortasun faltsuak erabiltzeko, edo beste erabiltzaile baten nortasuna faltsutzeko —barnean hartuta hirugarren erabiltzaile baten pasahitzak edo identifikatzaileak erabiltzea—.
    • Sarean birus informatikoak sartzeko edo SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren edo hirugarren pertsona batzuen dokumentu elektronikoetan, datuetan edo sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak edo erroreak eragiteko, edo horiek kaltetzeko eta eteteko, baita beste erabiltzaile batzuk web gunera edo haren zerbitzuetara sar daitezen eragozteko, betiere SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k zerbitzuak egiteko erabiltzen dituen baliabide informatikoen kontsumo masiboaren bidez.
    • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara sartzen saiatzeko edo SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren edo hirugarren batzuen sistema informatikoetako eremu mugatuetara sartzen saiatzeko eta, hala badagokio, horiek erabiltzeko eta, kasuan kasuan, informazioa ateratzeko.
    • Web gune honetako edukiak erreproduzitzeko, kopiatzeko, banatzeko, besteren esku uzteko edo komunikatzeko, eraldatzeko edo aldatzeko, salbu aurrez eta espresuki eskubide horien titularraren baimena duenean edo hala jardutea legez baimentzen denean.
    • Web gune honetan aurkezten diren edukiak eta/edo zerbitzuak enpresa jarduera edo jarduera profesional gisa sartzeko edo baliatzeko.
    • SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren edo hirugarren batzuen informazioaren konfidentzialtasuna hausteko eta jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzeko.
    • Web gune honen bidez lortzen den edonolako eduki eta/edo informazio publizitaterako edo sustapenetarako erabiltzeko, salmentarako edo merkataritzarako orotariko komunikazioak edo publizitatea igortzeko, edo informazio hori edonola biltzeko, merkaturatzeko edo dibulgatzeko.
    • Web gune hau edo bertan lortutako edukiak eta/edo zerbitzuak legearen, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren kontrako jardueretan erabiltzeko, legez kontrako edo debekatutako xedeekin edo ondorioekin, edo eskubideak eta interesak urratzen dituztenekin.
  • SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k eskubidea du edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe eteteko web gunerako sarbidea, baita haren bitartez egiten den edonolako zerbitzugintza eteteko ere, betiere arrazoi teknikoen ondorioz, segurtasun arrazoien ondorioz, mantentze lanen ondorioz, hornidura elektrikoko huts egiteen ondorioz edo bestelako kausa baten ondorioz. Etete hori behin-behinekoa zein behin betikoa izan daiteke.

Datu pertsonalak babestea

  • SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k hitz ematen du web gunean bildutako datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dituela, eta datuek duten arriskuaren araberako segurtasun maila egokia bermatzeko neurri teknikoak eta antolamendukoak hartuko dituela, betiere indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudiaren arabera. Dena dela, ERABILTZAILEAK jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.
  • Web Gunean, batzuetan datu pertsonalak biltzen dira DONOSTIAKO UDALAK tratatuak izateko, eta tratamenduaren erantzukizuna hartuko du, kasu honetan DONOSTIA TURISMOA, S.A enpresak tratatuko du tratamenduaren ardura, eta ERABILTZAILEARI horren berri emango zaio, Udalaren izenean datuak biltzeko erabiltzen diren baliabide desberdinetan.
  • ERABILTZAILEA web gunean bere borondatez erregistratzen bada edo bere datu pertsonalak ematen baditu —bertako zerbitzuetara edo edukietara sartzeko—, datu zuzenak eta egiazkoak emateko konpromisoa hartzen du, baita SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ri horien edozein aldaketa jakinarazteko ere. Edonola ere, pribatutasun politikarako esteka txertatuko da datu pertsonalak jasotzen duen on lineako formulario bakoitzean. Pribatutasun politika hori aplikatuko da bitarteko horren bidez helarazitako datu pertsonalen tratamenduan. Formularioa betetzat jotzeko eta bidalketa prozesua amaitu ahal izateko, behar-beharrezkoa izango da ERABILTZAILEAK pribatutasun politika espresuki onartzea.
  • Web gunean erregistratzeko unean ERABILTZAILEAK pasahitza hautatzen badu, pasahitzaren zentzuzko erabilera egiteko konpromisoa hartuko du, baita zerbitzuetara sartzeko pasahitza ezkutuan mantentzeko konpromisoa ere. Horrenbestez, ERABILTZAILEAREN erantzukizuna izango da berak hautatutako edozein pasahitz behar bezala zaintzea eta ezkutuan gordetzea, eta hitz emango du ez diela hirugarren batzuei lagako, behin-behinean izan zein behin betiko izan, eta ez diela beste pertsona batzuei sartzen utziko. ERABILTZAILEAK pasahitza zuhurtasunik gabe erabiltzearen ondorioz edo pasahitza galdu izanaren ondorioz, hirugarren batek pasahitz bat legez kontra erabiltzen badu eta zerbitzuen legez kontrako erabilera egiten badu, ERABILTZAILEAREN erantzukizuna izango da.
  • ERABILTZAILE batek beste pertsona fisiko batzuen datu pertsonalak ematen baditu, bere gain hartu beharko ditu datu horiekiko betebeharrak —indarrean dagoen datuak babesteko araudiaren ondoriozko betebeharrak eta, zehazki, datu pertsonalen titularrari jakinarazteko eta haren adostasuna lortzeko betebeharra—.
  • Ez da onartzen 14 urtetik beherakoek beren datu pertsonalak ematea web gunearen bitartez; behar-beharrezkoa da bere gurasoen edo tutoreen adostasuna. Nolanahi ere, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A. eta DONOSTIAKO UDALAK ez dute inolako erantzukizunik izango aurrekoa ez betetzeagatik.

Jabetza intelektuala eta industriala

  • SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A. da web gune honen jabetza intelektualaren edo industrialaren ustiapen eskubideen titularra —edo eskubide horiei dagokien lizentzia lortu du—, baita bertan eskura dauden edukien gaineko jabetza intelektualeko, industrialeko eta irudiko eskubideen titularra ere (adibidez, testuena, argazkiena, grafikoena, irudiena, softwarearena, diseinuena, markena, merkataritza izenena, logotipoena, ikonoena, domeinu izenena, eta gainerako ikus entzunezko edo soinuko edukiena). Era berean, web gunearen diseinu grafikoaren, iturri kodeen eta industria edo merkataritza erabilera izan dezakeen beste edozein zeinuren eskubideen titularra da. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
  • ERABILTZAILEA web gunean sartzea eta nabigatzea ez da, inola ere, ulertuko SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k eskubide horiei uko egiten diela, eskubide horiek ERABILTZAILEARI transmititzen dizkiola edo guztiz edo zati batean baimentzen edo lagatzen dizkiola. Era berean, ez da ulertuko ERABILTZAILEARI eskubidea ematen zaiola eduki horiek merkataritza xedearekin erabiltzeko, itzultzeko, egokitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo komunikatzeko, aldez aurretik ez bada lortzen SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren edo eraginpean dauden eskubideen titularraren horretarako baimen zehatza. Aurrekoa betetzen ez bada, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k edo eskubideen titularrek legezko ekintzak abian jarri ahal izango dituzte..
  • Guztiz debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo komunikatzea eta ustiapen eskubideen titularrak espresuki baimendu ez duen beste edonolako ekintza egitea.

Bermeak eta erantzukizunak baztertzea

  • Web gune honetako edukiak informazio xedea du, eta ez da guztiz bermatzen eduki guztietarako sarrera, ezta datu horien zorroztasuna, zuzentasuna egokitasuna edo helburu zehatz baterako egokitasuna, edo datuak indarrean edo eguneratuta egotea ere. SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k kanpo uzten du, ordenamendu juridikoak baimentzen dionera arte, egintza hauen ondorioz eragiten diren kalteen eta galeren gaineko erantzukizun oro —adierazpen gisa eta ez modu mugatzailean—: edukietako erroreen ondorioz edo ez adierazteen ondorioz, web gunearen eskuragarritasun gabeziaren ondorioz, edo edukietan birusak edo programa maltzurrak edo kaltegarriak transmititzearen ondorioz eragiten diren kalteen eta galeren gainekoak. Haatik, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k adierazten du beharrezkoak diren neurri guztiak hartu dituela, bere aukeren barruan eta teknologiaren egoeraren barruan, web gunearen funtzionamendua bermatzeko eta birusak eta gainerako osagai kaltegarriak saihesteko eta ERABILTZAILEEI ez transmititzeko.
  • SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k ez du erantzukizunik ERABILTZAILEAK web guneko zerbitzuak eta edukiak eta bertako edozein material erabiltzeko moduan, baldin eta SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren edo hirugarren batzuen jabetza intelektuala edo industriala edo beste edozein eskubide urratzen badu.
  • ERABILTZAILEA izango da web gune honetan egiten dituen ekarpenen eta iruzkinen erantzule bakarra. ERABILTZAILEAK ezagutzen du eta onartzen du web gunea eta bertako zerbitzuak eta edukiak bere arriskuaren eta erantzukizunaren mende erabiltzen dituela.

Estekak

  • Web guneetan Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak antolatzen badira, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k ez du inolako kontrolik egingo gune horiei edo gune horietako edukiei dagokienez. SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k ez du inola ere erantzukizunik izango estekatutako besteren web guneetako edukiei dagokienez, eta ez du bermatuko hiperesteka horietan edo Interneteko beste web gune horietan jasotzen diren materialen edo informazioen erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zuzentasuna, egiazkotasuna, legezkotasuna edo baliotasuna. Ildo horretan, ERABILTZAILEEK baldin badakite estekatutako beste web gune horien bidez garatzen diren jarduerak legez kanpokoak direla, berehala jakinarazi beharko diote hori SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ri web gune horietarako estekak desgai ditzan.
  • Era berean, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k Interneteko beste gune batzuetarako edonolako estekak txertatzeak ez du esanahi SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren eta web gune horren titularraren artean nolabaiteko harremana, lotura, elkarlana edo mendetasuna dagoela.

Baztertzeko eskubidea

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k eskubidea du web gune honetarako eta/edo bertan eskaintzen diren edukietarako eta zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko —aurrez ohartarazi behar izan gabe eta bere kabuz edo hirugarren batzuk eskatuta— honako erabilera baldintza orokor hauek edo ezar daitezkeen baldintza partikularrak betetzen ez dituzten ERABILTZAILEEI.

Alderdi orokorrak

  • Desadostasunak badaude erabilera baldintza orokorren eta zerbitzu espezifiko bakoitzeko baldintza partikularren artean, azken horietan ezarritakoa nagusituko da.
  • Epaitegi edo auzitegi eskudun baten ebazpen irmo bidez, Lege Ohar honen xedapen edo edukiren bat baliogabe edo aplikaezin deklaratzen bada —osorik edo zati batean—, baliogabetasun edo aplikaezintasun horrek ez du eraginik izango erabilera baldintzetako gainerako xedapenetan, eta baliodun izango dira ondorio guztietarako.
  • SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k erabilera baldintza hauetan biltzen den eskubide edo xedapen bat baliatzen edo gauzatzen ez badu, ez du esanahi xedapen edo eskubide horri uko egiten diola, baldin eta ez badu idatziz hori onartzen eta erabakitzen.
  • SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k guztiz edo zati batean aldatu ahal izango ditu hemen zehaztutako baldintzak, eta aldaketa horiek indarrean izango dira web gune honetan argitaratzen diren unetik bertatik. Azaldutakoaren indarrez, ERABILTZAILEARI gomendatzen zaio aldian behin bisitatzea Lege Ohar hau.

Aplikatzekoa den legeria eta jurisdikzioa

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren —web gune honen titularra den aldetik— eta ERABILTZAILEAREN artean ezartzen diren harremanetan, aplikatzekoa den legeriaren eta jurisdikzio eskudunaren araudian xedatutakoari jarraituko zaio. Dena dela, araudiak aurreikusten duenean bi aldeek foru baten mende jarri behar dutela, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k eta ERABILTZAILEAK espresuki uko egiten diote egoki dakiekeen beste edozein foruri, eta Donostiako (Gipuzkoa) epaitegien eta auzitegien mende izango dira.

X