Repsol gidako eguzkiak Donostian
Donostian Repsol Eguzkidun 15 jatetxe dituzu zure zain, 22 Repsol Eguzki guztira. Jatetxe horietako bik, Akelarrek eta Arzakek, sari nagusia eskuratu dute, hiruna Repsol Eguzki, eta Kofradia jatetxeak, berriz, Eguzki Jasangarria, kudeaketa energetikoarekin eta bertakoa sustatzearekin duen konpromisoagatik.
Ezagutzen al duzu hainbeste Repsol Eguzkik argiztatutako beste hiririk? Bi urtez jarraian, Donostian egin da Repsol Eguzkien gala eta ikurra eskuratu duten jatetxeei saria eman zaie. Hirian bertan, Repsol Eguzkia jaso duten 15 jatetxe daude, horietako batek, Kofradia jatetxeak hain zuzen ere, Eguzki Jasangarriarena.
Donostian, gastronomia munduko jatetxerik onenetarikoak daude, izan ere, Michelin Izar entzutetsuez gain, Repsol Eguzkiekin ere sarituak izan diren hainbat eta hainbat jatetxe topa baititzakegu, besteak beste, Akelarre, Arzak, Kokotxa, Mirador de Ulía, Amelia by Paulo Airaudo edota Eme Be Garrote.
Repsol eguzkiak mapa Donostian
3 Repsol Eguzki
Akelarre Jatetxea
Pedro Subijana gure sukaldaritzako ikono garrantzitsuenetakoa da, Kantauri itsasoaren bere talaiatik Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzaile nekaeziena, Euskal autore sukaldaritza modernoa du lanaren ardatz.
Pedro Subijana
Arzak Jatetxea
Euskal Sukaldaritzaren tenpluetako bat, etengabe eraberritzen ari dena, Ikerkuntzan oinarritutako nortasun propioko sukaldaritza garaikideko bere plater irudimentsuek beti liluratzen gaituzte. Honen guztiaren gidari Juan Mari Arzak eta bere alaba Elena dira, eta ondoan duten lantalde paregabearen laguntzari esker, Arzakeko otorduak esperientzia gastronomiko paregabeak izan ohi dira.
Arzak Jatetxea
2 Repsol Eguzki
Casa Urola Jatetxea
1956an Donostiako Parte Zaharrean sortua. Pablo Loureirok inork ez bezala mimatzen eta prestatzen du sasoiko produktua, sukaldaritza tradizionalean oinarri duten zapore handiko platerak sortuz, bai barrarako baita jatetxerako ere. Parrilla da jatetxearen nortasunaren ikur.
Casa Urola
Kokotxa Jatetxea
Euskal zaporeak, produktuak eta sustraiak baztertu gabe, munduari eta, bereziki, Japonia urrunari irekitako Dani Lópezen sukaldaritza zentzumenen gozagarri da, nortasun eta maila handikoa. Upategi aparta du.
Kokotxa Jatetxea
Mirador de Ulía Jatetxea
Kokaleku paregabean, Donostia oinpean duela, Ruben Trincadok bere sukaldaritzarekin txunditu egiten gaitu. Sukaldaritza berritzailea da berea, koplexurik gabekoa, euskal sustraiak zabalduz proposamen harrigarriak egiteko gai dena.
Mirador de Ulia Jatetxea