Plaza eta pasealekuak

KONTXAKO PASEALEKUA

Kontxako badiaKontxako pasealekua

Kontxako pasealekua da, zalantzarik gabe, Donostiako bereizgarri garrantzitsuenetako bat. Kontxako Badia ospetsuaren ertzetik luzatzen den itsas pasealeku bat da, eta bere izenak dioen moduan (gaztelaniazko “concha” hitzak maskor esan nahi du euskaraz), maskor-itxura du, eta bi hondartza (Ondarreta eta Kontxa) eta uharte bat (Santa Klara uhartea) biltzen ditu.

Kontxako pasealekua oinez zeharka daiteke, edo bizikletaz egin daiteke, bidegorritik. Itsasorako ikuspegi paregabeaz gain, eraikin ezagunak ikus daitezke pasealeku bizi honetan, hala nola Londres Hotela, Miramar jauregia edo La Perla talasoterapia.

 

ARTZAIN ONAREN PLAZA

Artzain onaren plazaArtzain Onaren katedrala

Artzain Onaren plazak gaur egun duen oinezkoentzako konfigurazioa XX. mende amaierakoa da. Erdian Artzain Onaren katedrala eta horren lorategiak dituen oinezkoentzako gune hau beste eraikin bereizgarri batzuek ere osatzen dute, hala nola postetxeak eta Koldo Mitxelena kulturuneak. Horrez gain, oinezkoentzako guneak bi luzapen ditu, Loiola kalea eta Errege Katolikoen kalea. Kale horretan, katedralaren itzal bitxi bat dago.

 

KONSTITUZIO PLAZA

Konstituzio plazaKonstituzio plaza

Parte Zaharraren bihotza Konstituzio plaza da. Erdian dagoen eraikina Donostiako udaletxea izan zen 40ko hamarkadaraino.

Plaza inguratzen duten eraikin koloretsuen balkoiek zenbakiak dituzte, antzina zezen-plaza gisa ere erabiltzen baitzen.

Gaur egun, aldiz, Konstituzio plaza toki bizi-bizia da, eta bertan egiten dira gure hiriko jairik garrantzitsuenetako ekitaldi nagusiak: bandera igotzea eta jaistea urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean; San Tomas eguneko azoka, abenduaren 21ean; etab.

 

GIPUZKOA PLAZA

Gipuzkoa plazaGipuzkoa plazako lorategiak Tenplete metereologikoa, urmaelaren gaineko zubia eta XXX eskultura ikus daitezke argazkian

Xarmaz eta erromantizismoz betetako berdegune honek hiriaren erdi-erdian dagoen baso ingeles baten antza du. Pierre Ducasse lorezain ospetsuak diseinatu zuen. Zuhaitz, lore eta landare ugari eta askotarikoz osatua, aintzira txiki bat du, eta, bertan, ahate nahiz zisneak igerian ikus daitezke, familiako gazteenen gozagarri.

Aintzira zurezko eta burdinazko zubi batek zeharkatzen du, eta beste aldean, igebelarrez beteriko urmael bat dago.

Parkea Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiaren parean dago, eta, bertan, hainbat elementu bereizgarri daude, hala nola:

  • Jose Maria Usandizaga musikari donostiarraren omenezko monumentua.
  • Tenplete meteorologiko konplexu bat.
  • Marmol zurizko ordu-mahai handi bat.
  • Kolore ugariko loreez egindako erloju itzel bat.

 

PASEALEKU BERRIA ETA PORTUA

Pasealeku berriaPasealeku Berria, Urgull mendia, kaia eta Parte Zaharra airetik (Gipuzkoako Foru Aldundiaren ortofotoetan oinarrituta)

Pasealeku berria

Pasealeku berria

Donostiako portua

Pasealeku Berriak Urgull mendia inguratzen du portutik Salamanka pasealekuraino. 1916an inauguratua, hainbat izen eduki ditu bere historian zehar, betiere garaian garaiko pertsonaia historikoei lotuak. Azkenean, 1979an, herriak ematen zion izena jarri zioten ofizialki.

Kantauri itsasora eta Gipuzkoako kostaldera duen ikuspegiak ez ezik, bere kontra lehertzen diren olatu ikusgarriek ere egiten dute ezagun, batez ere Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen inguruan eta Zuloaga plazarako sarbidearen eta San Joan kalearen arteko kantoian lehertzen direnek.

 

EASO PLAZA

Easo plazEaso plaza, Urgull atzean duela

Easo plaza Amara auzozko erreferentzia-espazioa da. Garai batean, Amara izeneko baserri bat zegoen inguru honetan, gaur egun Amara kalea dagoen lurretan, hain zuzen ere. Baserri hark eman zion izena inguruari, hau da, adierazitako kaleari eta auzoari berari.

Plaza honen izenaren jatorriari dagokionez, garai bateko geografoek diote erromatarren garaian Olearso, Olarso, Oeaso edo Easo izeneko hiri bat zegoela Gipuzkoako muga-alde honetan. Hainbaten ustetan, hiri erromatar hura gaur egun Donostia dagoen tokian zegoen, eta, beraz, Easo Ederra izena erabiltzen hasi ziren hiri hura adierazteko. Geroago egin diren ikerketen arabera, ordea, hiri erromatar hura ez zegoen gaur egun Donostia dagoen tokian. Alabaina, Easo Ederra esaten zaio oraindik ere, batik bat hizkera poetikoa erabiltzen denean.

 

X