Donostia helmuga jasangarria
Nire gida benetako donostiarra izateko
Donostiarroi gure hiria gustatzen zaigu, eta ondopasatzea ere bai. Hemen dituzu tokiko ohituretan murgiltzeko ideia batzuk, errespetuz eta gure hiria zainduz, espazioak, bertako jendea eta ohiturak errespetatuz, betiere.
1. Euskaraz agurtuko dut: kaixo & agur!!!
Saiatu “kaixo” eta “agur” esaten. Beste hitz erabilgarri eta erraz batzuk ere topatuko dituzu gure hiztegian.
3. Ingurumenarekiko arduratsua izango naiz
Keinu txiki errazek laguntzen dute ingurunea zaintzen. Gogoratu txorrota ixtea edo aire girotua edo berogailua itzaltzea. Donostian ingurumenarekiko errespetuzko ostatuak ditugu
4. Garraio publikoan, oinez edo bizikletan mugituko naiz
Ahal duzun guztietan, erabili garraio publikoa. Horretarako, Txartel Turistikoa gomendatzen dizugu. Orain, bizikleta bat alokatu eta hiria bi gurpilen gainean bisita dezakezu.
5. Saltoki txiki edo tradizionaletan erosiko dut, bertakoek bezala
Barneratu hiriko kaleetan eta erosi saltoki tradizionaletan, beste donostiar bat bazina bezala.
6. Bizilagunen loa errespetatuko dut
Gauez tabernetan ibiltzeko asmoa baduzu, gogoan izan: zu dibertitzen ari zaren tokiarengainean lo dagoen jendea dago. Haien loa errespetatuz gero, eskertuko dizute.
Ez galdu donostiarren aholku eta planak gure blogean!
Donostia Turismoa, turismoaren garapen iraunkorrarekin eta arduratsuarekin konprometituta dago, bisitatzen gaituzten herritarren eta pertsonen onura eta ongizate handiena bilatzen dugu.
Helmuga irisgarria
Donostia guztiontzat
Donostia Turismoak, turismogunearen irisgarritasunaren hobekuntzarekin kontzientziatuta, irisgarritasun mailan monumentu nagusiek, atrakzioek eta Donostiako zerbitzu turistikoek eskaintzen dituzten ezaugarrien diagnostikoa egin da. Izan ere, irisgarritasuna hobetzeko lan egiten duen turismogunea turismogune erosoagoa, seguruagoa, kalitate handiagoko eskaintza eta arreta pertsonalizatua eskaintzen duena da.
HEMEN, kontsulta daitekeen informazioa honako hauek dituzten pertsonentzako informazioa eskaintzen du
- Aniztasun funtzional fisikoa
- Ikusmenarekin lotutako aniztasun funtzionala
- Entzumenarekin lotutako aniztasun funtzionala
- Aniztasun funtzional intelektuala
2011n, gure Informazio eta Harrera Zerbitzuak Eusko Jaurlaritzak eredu honetan oinarrituta emandako guztizko irisgarritasunaren kalifikazioa lortu zuen eta bost ardatzetan irisgarritasunaren maila berdera iristen den establezimendu bakarrenetakoa da.
Kalitateko turismogunea
Donostia Turismoa sozietatea eratu zenetik, Donostia sormen- eta bikaintasun-ardatzetan oinarritutako turismogune gisa aitortzen lan egiteko apustu handia ari dira egiten.
Donostia Kalitatezko helmuga izan dadin lortzeko zuzendutako jardueren baitan, SICTED eta SMART BUSINESS (IKTak) programetan lan egitea barne hartzen da.
SICTED
SICTED turismogune batean kalitateko kudeaketaren osoko eta etengabeko sistema eskaintzen duen metodologia da, esperotako emaitzen ikuskera berriarekin, etengabeko hobekuntzarako ikuspegiarekin, eta baliabideak eta espazioa balioesteko eta berreskuratzeko jarrerarekin. Turismogunea osotasunean hartzean eta parte hartzen duten eragileen helburu komunak identifikatzean oinarritzen da.
2008. urtetik, Donostia Turismoak TURISMOGUNEKO KALITATE TURISTIKOAREN OSOKO SISTEMA (SICTED) proiektuan hartzen du parte, Donostia kalitatezko turismogune gisa aitortzen lan egiteko apustu handia eginez. Hain zuzen ere, 2010. urtean Kalitate Turistikoko Turismogune Onenari SICTED 2010 saria eman ziguten (proiektuan guztira 106 turismogunek hartu zuten parte), gure hiriko enpresetan eta zerbitzu turistikoetan kalitate turistikoa sustatzeko, bultzatzeko eta hobetzeko onartutako konpromisoa aitortuz. Era berean, 2014an Donostiak “SICTED 2013 Kalitate Kudeatzaile Onenaren" saria lortu zuen.
Smart business
Smart Business turismo-sektoreko enpresetan sentsibilizazioaren eta laguntza integratuaren bidez Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera hobetzera zuzenduta dago.
Lau arlotako digitalizazioa hobetzen lan egiten da:
- Sistemak eta Teknologia
- Segurtasuna
- Negozioa eta Prozesuak
- Produktuak eta Zerbitzuak
Ebaluatutako enpresak Smart Business 2019
- Aquariuma
- Hegalak
- Avenida Hotela
- Ezeiza Hotela
- Mercure Monte Igueldo Hotela
- Kberbi New
- Nekatur
- AB Domini Ostatua
- Kursaal Ostatua
- Ur-Alde Ostatua
- Pukas Surf Eskola
- Taxi Donosti
- Donostia San Sebastián Turismoa