2016ko Europako Kultur Hiriburutza

Donostia 2016

2016ko Europako Kultur Hiriburutza aukera handia izan da kulturaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egiteko; hiriak hori aprobetxatzea erabaki zuen horien bidez elkarbizitza hobe bat eraikitzeko. Gainera, Europako gainerako herrialdeekin harremanak indartzeko eta kulturaren alorrean berrikuntza sustatzeko lan egin da.

Programa

Programa

Hamabi arrazoi 2016an Donostia bisitatzeko

Hauek izan ziren hamabi arrazoi 2016an Donostia bisitatzeko

 

pakea

Bakearen itsasargia

Euskal gizartea, elkarrizketa baliatuta, arazoak konpontzeko bidea egiten ari da. Elkarbizitza Europan inoiz baino biziago dagoen helburu bat da, baina, kontinente barruko zein kanpoko elkarbizitza asaldatzen duten gizarte-fenomeno berriak daude gaur egun. Fenomeno horiei aurre egiteko, itsasargi honek bakea eta errespetua sustatzeko balioak zabaltzea bilatzen du.

Informazio gehiago

bisitza

Bizitzaren itsasargia

Bizitzaren itsasargiak pertsonen eta gizartearen eguneroko bizitza hobetzea bilatzen du. Herritarrek bizitza osasuntsuago, aberatsago eta oparoago bat edukitzea du helburu, kirolaren, osasunaren eta hezkuntzaren bitartez. Gaur egungo hirietako bizitzaren frenesiak sortzen dituen zailtasunak arintzeko proiektuak dira.

Informazio gehiago

Ahotsa

Ahotsen itsasargia

Ahotsen itsasargiaren eskutik, adierazpen artistikoek (zinema, arte plastikoak, literatura, musika...) emozioa, hausnarketa eta besteenganako loturak sustatzeko duten gaitasuna azpimarratzen da.

Informazio gehiago

 

Energoa-olatuak

Energia-olatuak

“Energia-olatuak” da donostiar guztiei ilusioa eta parte hartzeko gogoa pizten dien proiektu honen goiburua. Hain zuzen ere, herritarren parte-hartzea da proiektuaren ikurra; eta kulturaren bidez gizarte-aldaketa pizteko itxaropena eta ilusioa, berriz, helburua.Energia-olatuak Donostia 2016ek herritarren kultur ekimenak diruz laguntzeko abian jarri duen programa da. Ekimen honen bidez, herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek helarazitako kultur egitasmoak eta proposamenak diruz lagunduko dira.

X