Ondarreta hondartza

Ondarreta hondartza, familian gozatzeko urte osoan zehar

Ondarreta hondartza, duen kokapenagatik, uragatik eta eskaintzen dituen jarduerengatik, leku ezin hobea da familientzat, baina baita abentura pixka bat nahi dutenentzat edo hondar gainean erlaxatu nahi dutenentzat ere. Igeldo mendiaren babesean dago, Miramar jauregiaren oinetan, Kontxako badian.

Ondarreta da hiriko hiru hondartzetatik ezezagunena, eta beraz, aglomerazio gutxien duena uda-garaian. Hain zuzen ere, leku ezin hobea da umeak baldin badituzu. Gainera, haur-parkea du hondarretan bertan, txikienen gozamenerako.

ondarreta 804

Hondartza zuretzat eta zure familiarentzat

Eguzkitan etzatearen lasaitasuna nahi baduzu, hondar fin eta urre kolorekoa duen kilometro erdi luze eta 100 metro baino gehiago zabal den hondartza izanik, Ondarreta leku paregabea da horretarako.

Baina, aldiz, kirolarekin dibertitzen den abenturazalea baldin bazara, hondartza honek aukera ugari eskaintzen dizkizu; kanoak alokatzeko zerbitzua, adibidez. Gainera, boleibola, pala edo futbola benetako klasikoak dira hondartza honetan.

Eta benetan gustuko duzuna itsasoan murgiltzea eta bainu on batez gozatzea baldin bada, Ondarreta leku bikaina da horretarako. Olatu txikiak dituenez, itsasoaz gozatu eta Santa Klara uharteraino igeri egin ahal izango duzu. Kontxako badian bertan ur gardenezko benetako paradisu txikia topatuko duzu. Aurretik, hala ere, gabarroian atsedenaldi txikia hartu eta bertako txirristatik jaitsi beharko zenuke.

Era berean, hornidura ona duen hondartza da; hondartzari vintage ukitua ematen dioten toldo zuri-urdin tipikoak aloka ditzakezu bertan. Aldagelak eta dutxak ere baditu, hondarraz eta itsasoaz ahalik eta gehien gozatzeko, eta dotore-dotore ateratzeko Antigua auzoa ezagutzera, inguruko jatetxeetako batean jatera edo pasealekuan ibiltzera Haizearen Orraziraino.

Vistas aérea de la Playa de OndarretaKontxako badia Ondarreta hondartzatik ikusita

Paseoa itsaso ondoan Haizearen Orraziraino

Baina Ondarreta hondartza bat baino gehiago da. Haizearen Orraziraino iristen den itsasertzeko pasealeku batek inguratzen du eta Ondarretako lorategietan paseatzeko aukera ere baduzu. Lorategi horiek, lore multzo simetrikoek apainduta, eremua kolorez betetzen dute, eta haien artean paseatzea benetan atsegina da.

Lore eta zuhaitz artean, neurri handiko bi eskultura nabarmentzen dira. Lehenengoa parkearen erdigunean dago, eta Udalak eta auzoko bizilagunek Austriako Maria Kristina erreginari eskainitako eskultura da. Bigarrena, hondartzaren alboan dagoena, artelan modernoa da, Zeharki izenekoa, eta Juan Ramón Anda artistak sortu zuen.

Jardines junto a la Playa de OndarretaOndarretako lorategiak

Estatua de la Reina Maria Cristina en OndarretaMaria Kristina Erreginaren estatua

Lorategiak gurutzatu ondoren, pasealekuak hondartza inguratuz Igeldo mendirantz jarraitzen du. Hain zuzen ere, mendiaren magalean, Ondarreta Tenisa topatuko duzu, zizka-mizka bat hartuz edo bazkari gozo bat eginez Kontxako badia aurrean eserita egoteko leku ezin hobea.

Paseoarekin jarraituz, Haizearen Orrazira ilunabar ikusgarrienetako bat ikustera joan zaitezke. Kontxako badia alde batean duzula, eta Kantauri itsaso zabala beste aldean, eguzkia zerumugan ezkutatzen ikusiko duzu, olatuak Eduardo Chillidaren eskultura ezagunean jauzi egiten duten bitartean.

Harkaitzean modu berezian sartuta, Haizearen Orrazia Donostiako zure albumean falta ezin den argazkia da. Itsasoa zakar dabilen egunetan, olatuek Igeldo mendiko harkaitzen aurka eta hiru eskulturen aurka egiten duten talkak agertoki magikoa sortzen du.

Bisitatu hondartza inguratzen duten txokoak

Ondarretako hondartza galdu ezin dituzun leku interesgarriz inguratuta dago. Alde batean Miramar jauregia duzu. XIX. mendean eraiki zuten Espainiako errege-familiaren udako egoitza gisa. Bertako arkitekturak eta lorategiek parerik gabeko leku bihurtzen dute badia atzealdean dela argazkia ateratzeko.

Bisitatu ondoren, Antigua auzoan sar zaitezke, eta kaleetan barrena ibili. Betiko auzoa da, galdu ezin dituzun xarma handiko txokoz beteta dagoena.

Eta Donostiako eremu horren amaiera gisa, hartu Igeldo mendiko funikularra eta murgildu hiriaren historian. Gailurrean dagoen atrakzio-parke enblematikora iristeko modurik onena da. Xarma berezia eta ikuspegi zoragarriak ditu parkeak.

Ezin duzu hiritik alde egin Ondarretan bainatu gabe, hondarretan etzan edo jolastu gabe, lorategietan paseatu gabe eta Haizearen Orrazian ilunabarraz gozatu gabe. Eta noski, ezta txoko magikoak ezagutu gabe ere.

Ondarretako webcama

Hondartza nola dagoen jakin nahi duzu joan aurretik? Itsasgora edo itsasbehera den jakin dezakezu, jende asko dagoen ala gutxi, baita olatuen altuera ere unean bertan, hondartza alboan dagoen webcamari esker.

 
Sakatu "Play" eta ikusi oraintxe bertan hondartzan dagoen eguraldia.

 


Bisita-gidatua
12/pertsonako
Bisita-gidatua
5/pertsonako
X