Donostia lurretik, itsasotik eta airetik

Hiri-autobusez gain, Donostiak turismo-baliabideen sare bat du hiria beste ikuspuntu batzuetatik bisitatu eta ezagutzeko

Tren eta bus turistikoak

Tren eta bus turistikoak

Hiriko tren eta bus turistikoek ibilbide panoramikoa eskaintzen dizute, Donostiako bista onenak ikusteko aproposa. Autobusa bi solairukoa da eta irekia da, eta trenak bi bagoi ditu. 8 hizkuntzatan dagoen audio-gida dute bi zerbitzuek, eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzu egokitua eskaintzen dute. 11:00etan hasten da bus eta tren turistikoaren ordutegia eta orduro ateratzen dira 19:00 arte busa eta 20:00 arte, berriz, trena.

Busaren irteera: Argentinar Errepublika Kalea
Trenaren irteera: Paseo Salamanca
Ibilbidearen gutxi gorabeherako iraupena: Ordubete
Busari buruzko informazio gehiago Bus turistikoa
Trenari buruzko informazio gehiago Tren turistikoa

 

Igeldoko funikularra

funicular

Mendebete martxan daraman funikular hau beti bezain xarmagarria, karismatikoa eta harrigarria da oraindik ere. Ondarretako hondartzaren ingurua Igeldo mendiarekin lotzen du hiru minutuko ibilbidea eginda. Aparkaleku publiko txiki bat dago funikularra irteten den lekuan. Kontsultatu irteera-orduak.

Irteera: Funikularreko plaza, 4
Ibilbidearen gutxi gorabeherako iraupena: 3 min.
Informazio gehiago: www.monteigueldo.es

 

Ezagutu Donostia itsasotik

Ciudad de San Sebastian katamarana

catamaran-sansebastian

Ciudad de San Sebastian katamaranak Donostiari buruzko ikuspegi desberdina ematen dizu. Duela gutxi berritua, urpeko ikuspegia eskaintzen du eta 40 minutuko ibilbidean itsasotik Donostia hiri ederra ikusteko aukera ematen du. 

Irteerak:  Kaio pasealekua, z.g. (Donostiako portua)
Maiztasuna:  Ordu oro (neguan taldeentzat soilik dago irekia, astegunetan)
Informazio gehiago:  ciudadsansebastian.com
Erosi  Donostian kostako zeharkaldia

 

Getari Charter

getari-charter

Getari Charter, Luxuzko yate batekin Donostiako badiatik eta Getariatik itsas irteerak antolatzen dituen agentzia da. Irteerak egiteaz gain kirol arrantzan aritzen da ere. Yatean, talde txikientzako, irteerak antolatzen ditu eta konpainiaz eta itsasoaz disfrutatzeko aukera eskaintzen ditu. Gainera irteera guztietan bainu bat eta edari bat hartzeko aukera izango duzu.

Luxuzko yatea era esklusiboan eta pribatuan aloka dezakezu, edota irteera partekatua hartu eta jende berria ezagutzeko aprobetxatu.

Informazio gehiago:  getari.es
Erosi  laster salgai

 

Uharterako txalupak

aitona-juliaArgazkia: Motoras de la Isla

Ekainaren 1etik irailaren 30era arte, Motoras de la Isla enpresak Donostiako portutik Santa Klara uharteko kairaino zuzenean eramango zaituen zerbitzu erregularra eskaintzen dizu. Beste zerbitzu batzuk ere baditu, urpeko ikuspegiko paseoak, esaterako.

Irteerak:  Lasta plaza, z.g. – Portuko etxola
Maiztasuna:  30 minututik ordubetera, eguraldiaren arabera
Informazio gehiago:  motorasdelaisla.com
Erosi  Bisitatu uhartea itsasontzian

Oribay Tours

oribay-tours

Parte hartzaileen esperientzia eta jakin-nahietara egokitutako itsas-irtenaldi gidatuak eskaintzen ditu Oribay Tours-ek; dibertigarrriak, errazak eta zailtasunik gabekoak. Ekoturismoa eta itsas-aisia 6 bidaiari gehienez eta Showfishing-a egin nahi izanez gero 4 bidaiari gehienez aholkatzen ditu Oribay-k. Taldeak elkartu eta gastuak partekatzeko aukera dago. Itsasontzi profesionaleko patroia.

Informazio gehiago:  oribay.tours

Boat Trips San Sebastián

boat-trips-san-sebastian

Ongi etorri Boat Trips San Sebastián-era itsas arrantza, txangoak eta kirolentzako gunea, gure kostaldea beste ikuspuntu batetik ezagutzeko asmoarekin sortua.

Informazio gehiago:  boattripssansebastian.com

Ezagutu Donostia airetik

Fly Donostia

fly-donostia-transporte-tur

Zatoz gurekin hegan 4 plazako hegazkinean (3 + pilotu). Ezagutu ezazu kolstaldeko txokoak airetik eta gozatu Donostiako badiaren ikuspegitik politena. Donostiako aireportutik irteerak eta helduerak.

Irteera: Donostiako Airoportua
Iraupena: 40 - 60 min
Erosi: Donostia airetik
X