Oria ibaiaren jaitsiera librea kayaken






Erreserbatu lasaitasun osoz
Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.
Gaur egun Euskal Herriko ibaietan ekintza gutxi dagoen arren, antzinan itsasontzi askok nabigatzen zuten Oria ibaitik, pertsonak, animaliak eta merkataritzako produktuak garraiatzen zituztelarik. Guzti honengatik, historia eta istorio askoz beteriko ibaia da Oria. Oriaren jaitsierak paisaia eta balio natural handiko inguruneak ezagutzeko aukera emango digu kayakean.
Arraunetxen biltzen gara, eta bertan aldatu eta gauzak prestatu ondoren, Aginagara eramaten zaituztegu furgonetetan. Bertan, uretara sartu aurretiko azken azalpenak eman eta ekintzari hasiera ematen diogu. Ekintza, aldagelak eta dena kontuan hartuta, 3 ordutan egin daitekeen arren, geratzeko tokiak daudenez, janari pixkat eraman eta lasai hartzea gomendatzen dugu, paisaiaz gozatu ahal izateko. Ekintza berriro ere Arraunetxera iristean amaitzen da.
Ibaia lasaia denez eta galbiderik ez duenez, adin guztietako pertsonentzat da egokia (umeak, gazteak, helduak, adineko jendea…), baina igerian edo txalekoarekin flotatzen jakitea ezinbestekoa da.
Informazio praktikoa
Herria | Orio |
---|---|
Hizkuntza | Euskara, gaztelania, inglesa |
Topagunea |
Arraunetxe – Begi Bistan, Orio |
Iraupena | 3 ordu gutxi gora behera |
Ordutegia | Irteerak urte osoan zehar Ordutegia marearen araberakoa, egunero desberdina da: Ikus PDF-a ordutegiekin |
Prezioa | Helduak: 29 € (BEZ barne). Gazteak (6 -12 urte): 25 € (BEZ barne) ***Haur bakoitzeko heldu bat egon behar du. |
Oharra |
- Jaitsiera monitorerik gabe egiten da. |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.