Non aparkatu Donostian
Pertsonen eskalan sortutako hiri da Donostia eta hiria zeharkatzeko modurik onena autoa aparkatu eta oinez, bizikletaz edo garraio publikoan ibiltzea da.
Hiriak 6.000 aparkaleku baino gehiago ditu honela banatuta: disuasio-aparkalekua, lur azpiko aparkalekuak eta eremu urdin edo TAO.
Jakin nahi al duzu, non aparka dezakezun autoa Donostian? Hona hemen Donostian errazago aparkatzeko gomendio batzuk:
Doan aparkatzea Donostian
Donostian doan aparka daiteke: 6 aldirietako aparkaleku ditugu horretarako. Aparkaleku publikoak dira eta hiriaren erdigunerako joan-etorriak egiteko autobus-zerbitzua ere badago bertatik. Hau da, zalantzarik gabe, autoa Donostian aparkatzeko aukera merkeena.
Illunbe
Konexioa garraio publikoarekin (urte guztian):
- 28 linea (10’) . Maiztasuna: Lanegunetan (5-8 min.) Larunbatetan (7-9 min.). Jaiegunetan (8-11 min.)
- 17 linea (20’). Maiztasuna: Lanegunetan (10 min.). Larunbatetan (15 min.). Jaiegunetan (20 min.)
Miramón
Miramongo aldirietako aparkalekua ere doakoa da eta uztailaren 30etik abuztuaren 31ra eta urteko asteburu guztietan egoten da zabalik. 1372 plaza ditu eta hiriaren erdigunerako joan-etorria 10 eta 20 minututan egiten du.
Konexioa garraio publikoarekin:
- 28 linea (10’). Maiztasuna: Lanegunetan (5-8 min.) Larunbatetan (7-9 min.). Jaiegunetan (8-11 min.)
- 17 linea (20’). Maiztasuna: Lanegunetan (10 min.). Larunbatetan (15 min.). Jaiegunetan (20 min.)
Igara
Miramongo aldirietako aparkalekua bezalaxe, Igarakoa ere doakoa da eta uztailaren 30etik abuztuaren 31ra eta urteko asteburu guztietan egoten da zabalik. 730 ibilgailurentzako tokia du eta autobus-geltoki bat ere badu, Donostiako erdigunerako joan-etorriak egiteko.
Konexioa garraio publikoarekin:
- 33 linea (30’). Maiztasuna: Lanegunetan (20 min.). Larunbatetan (30 min.). Jaiegunetan (30 min.)
Zuatzu
Zuatzuko aldirietako aparkalekua ere turista gehien ibiltzen diren garaietan egoten da zabalik, uztailaren 30etik abuztuaren 31ra, eta urteko asteburu guztietan ere bai. 990 plaza ditu eta autobus-geltokia, erdigunera 20 minutuan iristeko.
Konexioa garraio publikoarekin:
- 5 linea (20’). Maiztasuna: Lanegunetan (6-8 min. De 20:06 a 22:15 6-18 min.) Larunbatetan (7-17 min.). Jaiegunetan (8-20 min.).
Unibertsitatea
Unibertsitateetako aparkalekua (Antiguo auzoa), (linka), aldirietako aparkaleku gisa erabiltzen da unibertsitatea itxita dagoenean; hau da, uztailaren 30etik abuztuaren 31ra. 800 ibilgailurentzako lekua du eta autobus-linea bat baino gehiago har daitezke erdigunera joateko. Aparkaleku honetatik erraz irits daiteke hiriaren erdigunera, eta Kontxako badian ibilaldi atsegina eginez, gainera.
Konexioa garraio publikoarekin:
- 5 linea (8’-20’). Maiztasuna: Lanegunetan (6-8 min. De 20:06 a 22:15 6-18 min.) Larunbatetan (7-17 min.). Jaiegunetan (8-20 min.).
- 25 linea (30’). Maiztasuna: Lanegunetan (20 min.). Larunbatetan (30 min.). Jaiegunetan (30 min.).
- 33 linea (30’). Maiztasuna: Lanegunetan (20 min.). Larunbatetan (30 min.). Jaiegunetan (30 min.)
- 45 linea (30’). Maiztasuna: Lanegunetan (30 min.). Larunbatetan (30 min.). Jaiegunetan (30 min.)
Garbera
Garbera merkataritza-zentroko aparkalekua doan erabil daiteke igande eta jaiegunetan, urte osoan. 1.000 auto ingururentzako lekua du eta 33. lineako autobusek hiriaren erdigunearekin lotzen dute.
Konexioa garraio publikoarekin:
- 33 linea (30’). Maiztasuna: Lanegunetan (20 min.). Larunbatetan (30 min.). Jaiegunetan (30 min.)
Ficoba (Irun)
Frantziatik etorriz gero, Donostiara erraz irits daiteke Irungo Ficobako doako aparkalekuan autoa utzita. Handik trena abiatzen da (euskotren) 30 minututik behin, eta 35 minutuan iristen da Donostiako erdigunera.
Konexioa garraio publikoarekin:
- Euskotren – topo (35’). Maiztasuna: 30 minututik behin.
Ordainpeko aparkalekuak Donostian
TAO Eremu urdina
Eremu urdina da Donostian aparkatzeko beste aukeretako bat. Antigua, Amara, Loiola eta Gros auzoetan badira TAO eremuak, autoa aparkatzeko. Eremu urdinak ordainpekoak eta denbora mugatukoak izaten dira: ordu eta erdikoak, 3 ordukoak, 5 ordukoak eta 9 ordura artekoak daude. Aparkatu ahal izateko, txartela erosi behar da makinetan, eta ezarritako denbora amaitzean, autoa mugitu eta beste txartel bat erosi behar da. Eremu bakoitzean gehieneko aparkaldia zein den kontsulta daiteke plano honetan.
Autoa aparkatzeko tarifak eremuaren araberakoak dira; erdigunetik zenbat eta gertuago egon, orduan eta garestiagoak dira (90 minutu: 2,87 €), eta kontuan izan behar da denbora hori dela gehienezko egonaldi-denbora.
Ordutegiak:
- Astelehena-ostirala: 10:30etik 13:30era, eta 15:30etik 20:00etara
- Larunbatak: 09:30etik 13:30era, eta 16:30etik 21:00etara
- Igandeak: Donostian doan aparka daiteke. Eremuaren arabera, TAO 10:00etatik 18:00etara egoten da indarrean.
Eremu urdinen ordutegiak egunaren araberakoak dira. Kontsultatu ordutegia TAO makinetan txartela erostera zoazenean.
Lurpeko aparkalekuak
Hiri osoan zehar banatuta daude lurpeko aparkalekuak eta horietan ere aparka dezakezu autoa. Eremu urdinetan bezalaxe, lurpeko aparkaleku bakoitzak ere bere tarifa du. Hirigunetik gertuen dauden aparkalekuak eta eremu berezikoak dira garestienak (1 ordu 2,51). Eremu gorriko aparkalekuak pixka bat merkeagoak dira (1 ordu 2,09) eta eremu berdekoak dira merkeenak (1 ordu 1,88).
Gutxi gorabeherako tarifak
Iraupena | Eremu berezia | Eremu gorria | Eremu berdea |
15' | 0,83€ | 0,69€ | 0,62€ |
30' | 1,39€ | 1,16€ | 1,04€ |
1h | 2,51€ | 2,09€ | 1,88€ |
1h 30' | 3,63€ | 3,02€ | 2,72€ |
2h | 4,69€ | 3,91€ | 3,52€ |
3h | 6,90€ | 5,75€ | 5,14€ |
5h | 12,07€ | 10,18€ | 8,36€ |
9h | 21,75€ | 19,26€ | 14,73€ |
12h | 24,21€ | 23,22€ | 19,46€ |
14h | 25,85€ | 25,85€ | 22,62€ |
Eremu berezia
Okendoko aparkalekua
Helbidea | Okendo Plaza, z/g 20004 Donostia. Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 42 02 87 |
Zerbitzuak | Ibilgailu elektrikoak kargatzeko aukera, komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bideozaintza eta autoa garbitzeko zerbitzua. |
Ordaintzeko sistemak | Txartela, esku-dirua, VIA-T eta Abiatu |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | 748. Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Webgunea | www.empark.com |
Boulevard-eko aparkalekua
Helbidea | Boulevard, z/g 20003 Donostia. Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 42 02 87 |
Zerbitzuak | Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bideozaintza eta autoa garbitzeko zerbitzua. |
Ordaintzeko sistemak | Txartela eta esku-dirua |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Webgunea | www.empark.com |
Kontxako aparkalekua
Helbidea | Cervantes plaza, z/g 20004 Donostia. Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 42 53 31 y 618 653 391 |
Zerbitzuak | Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua eta bideozaintza. |
Ordaintzeko sistemak | Txartela, esku-dirua, VIA-T eta Abiatu |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | 654. Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Webgunea | www.empark.com |
Parking Kursaal
Helbidea | Zurriola etorbidea z/g 20002, Donostia. Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 32 68 15 |
Zerbitzuak | Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bideozaintza, motorra abiaraztea eta bonuak. |
Ordaintzeko sistemak | Txartela |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Webgunea | www.parkia.es |
San Martineko aparkalekua
Helbidea | Urbieta kalea 9 20006, Donostia. Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 42 13 90 |
Zerbitzuak | Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bideozaintza, eta autoa garbitzeko zerbitzua. |
Ordaintzeko sistemak | Txartela |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Eremu gorria
Buen Pastor-eko aparkalekua
Helbidea | San Bartolomeko etxartea, 1 20007, Donostia. Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 47 27 98 |
Zerbitzuak | Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, barneko igogailua (-3tik -1era; kalera ez da iristen) eta bideozaintza. |
Ordaintzeko sistemak | Txartela, esku-dirua eta telefono mugikorra |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Easoko aparkalekua
Helbidea | Autonomia kalea 20006, Donostia. Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 45 64 19 |
Zerbitzuak | Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua eta bideozaintza. |
Ordaintzeko sistemak | Txartela eta esku-dirua |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | 470 Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Txofreko aparkalekua
Helbidea | Bermingham kalea 27 20001, Donostia. Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 27 62 12 |
Zerbitzuak | Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bideozaintza, bonuak, bizikletak maileguan doan (*erabilgarritasunaren arabera) eta motorra abiaraztea. |
Ordaintzeko sistemak | Txartela eta online erreserba |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | 470Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Webgunea | www.parkingtxofre.es |
Kataluniako aparkalekua
Helbidea | Katalunia plaza, z/g 20001, Donostia Nola iritsi. |
Telefonoa | - |
Zerbitzuak | Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua eta bideozaintza |
Ordaintzeko sistemak | Txartela, Via-T eta Abiatu |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Webgunea | www.empark.com |
Atotxako aparkalekua
Helbidea | Dolores Aguirre, 3 20012, Donostia Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 32 24 38 |
Zerbitzuak | Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua eta bideozaintza |
Ordaintzeko sistemak | Txartela, esku-dirua, Via-T eta Abiatu |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Webgunea | www.empark.com |
Autobus geltokiko aparkalekua
Helbidea | Federico García Lorca Pasealekua, 1, 20012, Donostia. Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 47 51 50 |
Zerbitzuak | 15 minutu doan, komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bonuak eta bideozaintza |
Ordaintzeko sistemak | Txartela, esku-dirua eta Via-T |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | 348 Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Webgunea | www.estaciondonostia.com |
Eremu berdea
Pío XII-ko aparkalekua
Helbidea | Zuaznabar Kalea, 20010, Donostia. Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 47 37 20 |
Zerbitzuak | Komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua eta bideozaintza. |
Ordaintzeko sistemak | Txartela |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Arco – Amarako aparkalekua
Helbidea | Gregorio Ordoñez 20011, Donostia. Nola iritsi. |
Telefonoa | 943 46 47 45 |
Zerbitzuak | Ibilgailu elektrikoak kargatzeko aukera, komunak, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plazak, igogailua, bonuak, bideozaintza eta autoa garbitzeko zerbitzua. |
Ordaintzeko sistemak | Txartela |
Ordutegia | 24h |
Plaza kopurua | 230 Begiratu zenbat dauden libre denbora errealean. |
Gainera, Donostian bada Donostia Transport izeneko aplikazio bat. Kokapenaren arabera aparkatzeko aukera onenari buruzko informazioa ematen du denbora errealean
Autokarabanetarako aparkalekua
Ibaeta unibertsitate-eremuan, autokarabanek 44 ibilgailutarako prestatutako aparkalekua dute.
Autokarabanen eremutik, 30 minutuko ibilaldi atsegin bat eginez irits daiteke erdigunera, oinez. Bada auzoak eta Donostiaren erdigunea lotzen dituen bidegorri bat ere. Garraio publikoa erabiltzea nahiago dutenek, autobusaren 5. , 25. 33. eta 45. lineak erabil ditzakete.
Helbidea | Berio pasealekua, 2 20018, Donostia. Nola iritsi. |
Zerbitzuak | Argiztapena, ur-hartunea, ur grisak, ur beltzak |
Tarifak | 7,60 € goi-denboraldian eta 3,30 € behe-denboraldian |
Ordaintzeko sistemak | TAO sistemaren antzeko erabilera. |
Ordutegia | Urte osoan zabalik. Gehienezko egonaldia 72 ordu. |
Plaza kopurua | 44 |
Debekatuta kanpatzea | kanpatzea da bide publikora olana ateratzea eta mahai eta aulkiak ateratzea. |
UDAL GORDAILUTIK IBILGAILUAK BERRESKURATZEA
Udal-garabiak ibilgailu bat kendu eta gordailura eraman dezake gaizki aparkatuta egoteagatik, segurtasun-arrazoiengatik edo beste arau-hausteren bat egin duelako (dokumentaziorik ez izatea, alkoholemia-kontrola, agindu judiziala, zirkulazio-istripuak, okerreko dokumentazioa eta abar).
Oro har, zuzenean gordailura joan eta ibilgailua berehala berreskura daiteke, dagokion tasa ordaindu ondoren (eskudirutan edo txartelarekin ordain daiteke). Kasu batzuetan, egindako arau-haustearen arabera, aldez aurretik Udaltzaingora joan beharra dago ibilgailua jaso ahal izateko baimena eskatzera.