Amaitu urria Donostian une ikaragarria biziz

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Urriaren 31tik azaroaren 7ra Donostian une ikaragarriak biziko dituzu!

Etor zaitez 36. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea ospatzera!

Berriro ere hemen dugu Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea, galdu ezin duzun jaialdia! Filmen aurretik eta bitartean dagoen giroa zoragarria da. Bizitzan behin, gutxienez, bizi beharreko esperientzia da.

Aurten, Donostiako 36. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Asteko kartel ofizialeko protagonista El Gran Wyoming da, aurten hil den, David Lynchi omenaldia eginez. Irudiak zinema fantastikoaren eta zuzendari estatubatuarraren unibertso ilun eta surrealistaren kutsua dauka.

Jaialdia urriaren 31n inauguratuko da, aurten lehenengo aldiz, Kursaalen, Paul Urkijo zuzendariaren "Gaua" filmaren proiekzioarekin. Astean zehar, "Drácula", "The Creeps", "Deathstalker" edo "La Virgen de la tosquera" bezalako filmak eskainiko dira.

Jarduera paraleloen artean, nabarmentzekoa da "CINEGĒMU: Fantasia eta beldurra japoniar bideo-jokoan" erakusketa. Irailaren 19tik azaroaren 7ra egongo da ikusgai Okendo Kultur Etxean. Japoniako bideo-jokoen munduak beldurrezko generoa modu paregabean nola esploratu duen ezagutzeko aukera. 

beldurrezko-zinemaren-astea© Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Jende askok Antzoki Zaharreko proiekzioetara mozorratuta joaten da eta egun hauek oso intentsitate handiz bizi ditu. Badira benetako asteko zaleak, edizio bakar bat ere galtzen ez dutenak. Zu horietako bat al zara? Ba... Apunta ezazu honako hau!

Abonuak urriaren 23tik aurrera egongo dira salgai, goizeko 09:00etatik aurrera, Antzoki Zaharreko txarteldegian.

Eta zergatik ez, film baten eta hurrengoaren edo erakusketa baten eta hurrengoaren artean, aprobetxatu Urumea ibaiaren ertzean paseotxo bat egiteko. Udazkeneko kolorez jantzita dago eta Belle Époque garaiko jauregitxo ederrak (eta agian sorgindutako batzuk) ikusteko aukera emango dizu.

Egiten duzuena egiten duzuela, Donostia ikaragarri biziko duzue!

paseo-rio-kalabazas© Sisters and the City 

Udazkenaz gozatzeko plan gehiago

X