Bidaiari finentzat
Donostiak urteak daramatza zerbitzuei eta kalitateari dagokienez maila handiena eskatzen duten bidaiari esklusiboenentzat aparteko turismogune izaten.


Neurrira egindako zerbitzuak
Donostiak naturaz, itsasoz eta mendiz, herriz eta kulturaz inguratutako hiria eskaintzen du. Bertan, bertakoekin eta donostiarrekin esperientzia autentikoak bizi ahal izango dituzu. Egonaldi onena diseinatzeko eta gure eskualdea modu autentikoenean eta aberasgarrienean ezagutzeko, bertako enpresa aditu batek laguntza eskainiko dizu xehetasunik gal ez dezazun.

Gastronomia
Hiriaren ikurrak dena esaten du: m2 bakoitzeko izar gehien duen hiria da. 15 minutuko tartean 18 Michelin izar ditu Donostiak eta, horri esker, mundu osoan da ezaguna bertako sukaldariak, sukaldeak eta esperientzia gastronomiko zoragarriak direla eta.

Ostatua
Luxuzko hotelak, boutiqueak, ostatu esklusiboak edo etxebizitza zoragarri eta esklusiboak; horiei guztiei esker, hiriko zure egonaldia erosoa eta adiskidetsua izango da.

Bizi-kalitatea, segurtasuna eta erosotasuna
Erraza eta segurua da oinezkoek gozatzeko pentsatuta dagoen hirian mugitzea, bertakoekin batera bizitzea eta hiri eta ingurune pribilegiatuez gozatzea. Donostiaren ezaugarria da erabat segurua den ingurunean mugitzeko eta paseatzeko eskaintzen duen lasaitasuna.

Donostia sailkapenetan
Premium turismogunea, bidaiari zorrotzenentzat azken urteotan modan dagoena. Ezagutu Donostiak zergatik merezi duen. Gure inguruan beste batzuek duten iritzia.

Euskal kultura eta nortasuna
Donostia paregabea eta berezia den kultura ezagutzeko eta esperimentatzeko turismogunea da. Euskal kulturak bere nortasun eta hizkuntza ditu, eta munduko beste edozein tokitatik horrek bereizten du. Ezagutu Europako herri zaharrenetako bat.