Donostiarron bloga
Gure blogaren bidez, Donostia esperimentatu nahi duten pertsona guztiei beren iritzia emateko aukera eskaini nahi diegu, haien ikuspegi pertsonaletik toki autentikoak, ezezagunak, alternatiboak... erakutsita esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten. Guztion artean, hirian barneratzea eta Donostiaz ahalik eta gehien gozatzea nahi dugu!
Donostia Turismoaren Bloga
Behobian edo Maratoian parte hartu behar duzu?
Urtero mundu osoko korrikalariak hurbiltzen dira Donostiara lasterketa honetan korri egiteko eta 2 egunez bada ere, hiriaz gozatzeko. Korrika egiteaz gain hiria ezagutzeko aprobetxatu nahi baduzu, jarraitu aholkutxo hauek!
- 2025 Aza 05
Albaola Itsas Kultur Faktoria: San Juan ontziaren botadura, gero eta gertuago
Gure itsas iragana berpizteko leku paregabea! Adí: Egun gutxiren buruan, une historiko berezia biziko dugu: San Juan ontziaren botadura, munduko itsas ondarearen historian mugarri izango den ekitaldia.
- 2025 Urr 20
CIMASUB, 49 urte ozeanoaren edertasuna erakusten eta haren kontserbazioa sustatzen
Hemen da Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa! Azaroaren 13tik 15era Donostiako Antzoki Zaharrean
- 2025 Urr 13
- David Sánchez
15 plan berezi...udazkenerako!
Udazkena iristen denean, Donostiako merkatuak onddoz, zizaz eta perretxikoz betetzen dira, eta bertako mendi, parke eta lorategiak okre tonalitatea duten hostoz koloreztatzen dira, hiriaren edertasuna eta xarma are gehiago nabarmenduz. Garai bikaina da Donostian hamaika planez gozatzeko. Animatuko al zara?
- 2025 Ira 22
1. euskal hitza, sorioneku
Duela 2.000 urte baino gehiago, egungo Irulegi mendian (Nafarroa) zegoen antzinako herrixka bateko etxe batean, norbaitek objektu bat baino zerbait gehiago utzi zuen: mezu bat. Arreta handiz landutako brontzezko esku bat da, eta, gaur egundik begiratuta, iraganaz hitz egiten digu.
- 2025 Ira 17
Kantujira, kaleak kantuz pozteko
Donostian, hileko hirugarren larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Fermin Calbeton kalean duzu hitzordua.
- 2025 Ira 08
Euskal dantzak Donostian: tradizio bizia plazara
Irailetik ekainera, hilaren hirugarren igandeetan, eguerdiko 12:00etatik 13:30etara, hurbildu Donostiako Bulebardera eta animatu dantza egitera
- 2025 Ira 08
Amaitu urria Donostian une ikaragarria biziz
Urriaren 31tik azaroaren 7ra Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea Donostiara itzuliko da.
- 2025 Abu 04
- Donostik-tak
Donostia, hiri bat: artea sentitzeko hiru modu
Donostiara zatoz? Jarri arreta proposamen hauei. Hemen, artea, begiratzeaz gain… sentitu egiten delako.
- 2025 Uzt 01
Doako eta aire zabaleko jaialdiak Donostiara iristear daude... aukeratu zeurea!
Udako hilabeteetan, Donostia aire zabaleko doako jaialdien eszenatoki bihurtzen da. Nahiago duzu oinetakoak kendu eta hondartzako hondar gainean dantzatu?; ala, zuhaitz baten itzalpean etzanda, musikaz gozatzen duten horietakoa zara?
- 2025 Eka 03
Ezagutu Donostiako Itzulia: mendi-ibiliak eta BTT egiteko ibilbide zirkularra
Donostiako Itzulia 50 km-ko ibilbide zirkularra da, lau etapatan banatua, mendi-ibiltarientzat zein mendiko txirrindularientzat pentsatua (BTT eta gravel). Ibilbideak hiriko inguruak oinez edo bizikletaz ezagutzera gonbidatzen zaitu.
- 2025 Mai 11
Donostiako denda historikoen ibilbidea
Donostian paseatzea denboran bidaiatzea bezala da. Hiriko kaleak historia handiko dendaz beteta daude. Beren esentzia galdu gabe eboluzionatzen jakin duten dendak dira. Dendarik ezagunenetako batzuk bisitatzen dituen ibilbide paregabe bat egitera gonbidatzen zaitugu. Historiaz eta xarmaz betetako bidaia izango da.
- 2025 Mai 10
Ezagutu Donostiarik autentikoena, auzoetan barneratuta
Lau donostiarrek beren auzoak zer-nolakoak diren kontatuko digute, eta nahitaez bisitatzeko arrazoiak emango dizkigute!
- 2025 Mai 09
Euskal hitzak beste hizkuntzetan
Eragin al du euskarak atzerriko hizkuntza handietan? Jarraitu irakurtzen...
- 2025 Mai 08
Cristobal Balenciaga: Modaren arkitektoa
Bere teknika bikainak eta formekin eta bolumenekin jokatzeko zuen dotoreziak goi mailako joskintza irauli zuten, eta garaikide zituenen zein ondorengo belaunaldien miresmena eta aitortza eskuratu zituen.
- 2025 Mai 08
Pantxineta® donostiarraren jatorria
Pantxineta®: postre donostiar peto-petoa
Otaegui gozotegiko sotoan, 30eko hamarkadan, sortu zen Pantxineta®. Harez geroztik, maisulan hori klasiko bihurtu da donostiarren artean. Bataioetako mahaietan, igandeko hamaiketakoetan eta, batez ere, San Sebastian Eguneko bezperan aurki daiteke.
Jarraitu irakurtzen euskal postre zoragarri eta historiko honi buruz gehiago jakiteko.
- 2025 Mai 07
- Marti Buckley
Santa Klara uhartea
Hiriko uharte txiki eta xarmaz betea. Ezagutu itzazu bere sekretu guztiak!
- 2025 Mai 05
Auzo bakoitzeko pintxo onenak
Donostiarroi pintxoak gustatzen zaizkigu. Era guztietakoak. Gainera, auzo bakoitzak bere estiloa du eta, momentuaren arabera, batera edo bestera joaten gara. Errealak partidua duenean, Amarara; hondartzan bainua hartzeko gogoa dugunean, Antigua edo Grosera… Ez baduzu argi zein taberna aukeratu, hemen dituzu gehien gustatzen zaizkidan tabernak!
- 2025 Mai 05
- Donostik-tak













