Blogean idatzi nahi duzu?
Izena eman nahi dut!Ba al duzu kontatzeko ezer interesgarririk…? Hauxe da zure aukera! Gure webguneak urtero 2 milioi bisita baino gehiago izaten ditu eta sare sozialetako gure kanaletan 45.000 jarraitzailetik gora ditugu... Partekatu zure esperientzia eta milioika bisitaritara iritsiko da!
Kategoriak/Gaiak
- Donosti Feeling
- Jan eta edan
- Kultura
- Kirola
- Geurea
- Txangoak
Profil fitxa
Gure kolaboratzaileek profil fitxa bat izango duzue, 4-5 lerroko biografia laburrarekin, eta zuen blog edo sare sozialetara estekarekin (aukerazkoa)
Nola idatzi behar dut posta?
Postak testu- edo bideo-formatua izan dezake.
BIDEO FORMATUKO POSTA
Postak ikuspegi pertsonala jasotzen duen 4-5 lerroko (gutxienez) sarrerako testua eta bideo batera edo gehiagotara (ahal bada, laburrak) estekak izan behar ditu.
TESTU FORMATUKO POSTA
Jarraian, nola idatzi behar duzun azalduko dizugu: tonua, egitura eta baldintzak.
TONUA
Lehen pertsonan idaztea gomendatzen dugu. Hizkerak freskoa, informala, arina, gertukoa… izan behar du.

EGITURA
Izenburua (1-2 lerro).
Horixe da postaren erakargune nagusia: sortzailea izan behar du, arreta erakartzeko modukoa…
Goiburuko irudia
Sarrera/lead-a/teaser-a (1-3 lerro). Bigarren erakargune garrantzitsuena. Kontatu behar duguna labur-labur azalduko dugu, modu erakargarrian eta iradokitzailean, irakurtzen jarraitzeko gogoa sortzeko.
Gorputza
Paragrafo bakoitzeko 1 irudi
Post-ek ez lukete luzeegiak izan beharko. 300 eta 1.000 hitz bitarteko luzeera izatea gomendatzen dugu.
Itxiera
Amaiera / partaidetza edo post-ean iruzkinak egitea bultzatzeko galderak.
BALDINTZAK
Post-ak inoiz ezingo du establezimendu jakin bateko publizitatea izan. Establezimenduak ezagutarazteko eta aipatzeko aukera izango da, baina testuinguru zabalagoan, irakurlearentzako interesgarria den edukiarekin.
Adibidez: ezin dugu denda jakin bati buruzko posta idatzi, baina Donostian erosketak nola egin eta Donostiako merkataritzaren berezitasunak azal ditzakegu… eta, ondoren, saltoki batzuk gomendatzen dituen ibilbidea iradoki dezakegu.
- Post-ak originala izan behar du. Bisitariarentzat interesgarria izan daitekeela uste dugulako beste blog batean argitaratutako post-a partekatu nahi badugu, lehenengo Donostia Turismoa & Convention Bureaurekin egiaztatu beharko dugu. Egokitzat joz gero, egileak jatorrizko testua duen sarrera (gutxienez 15 lerro eta irudi bat) idatzi eta kanpoko post horretara joateko esteka gehitu ahal izango du.
- Donostia Turismoa & Convention Bureauk gramatikari, estiloari eta luzerari dagokienez koherentzia mantendu ahal izateko post-ak editatu ahal izango ditu. Aldaketak izanez gero, argitaratu aurretik, egilearekin batera adostu beharko da.
- Donostia Turismoa & Convention Bureauk argitaratuko dituen post-ak hautatzeko eskubidea izango du erreserbatuta..
Interesatzen zait!
Gure blogeko kolaboratzaile izateko interesa baduzu, formulario hau bete dezakezu: