Planak Donostian
Nabigatu eta arrantzatu
Donostiak baliabide turistikoen sare bat du hiria itsasotik bisitatzeko eta ezagutzeko.
Brai Kantauri
Ezagutu gure kantauri isurialdeko sekretuak, merezi dituzun erosotasun guztiekin.
Boat Trips San Sebastián
Ongi etorri Boat Trips San Sebastián-era itsas arrantza, txangoak eta kirolentzako gunea, gure kostaldea beste ikuspuntu batetik ezagutzeko asmoarekin sortua.
Ciudad San Sebastián katamarana
Gozatu Donostiako panoramikarik ederrenaz itsasotik, berrikuntza, erosotasuna eta ingurumenarekiko errespetua uztartuz. Ezagutu Kontxako badia Kantauri itsasoko katamaran bakarrean, % 100 elektrikoa eta zero emisiokoa den nabigazioaz gozatuz. Premium zeharkaldi bat, erabat isila eta erregai-usainen arrastorik gabea.
Irteerak: Kaio pasealekua, z.g. (Donostiako portua)
Maiztasuna: Ordu oro (neguan taldeentzat soilik dago irekia, astegunetan)
Irteerak: Kaio pasealekua, z.g. (Donostiako portua)
Maiztasuna: Ordu oro (neguan taldeentzat soilik dago irekia, astegunetan)
Navegavela
Nabigatzea Donostian oso experientzia berezia da. Gurekin, badia pribilegiatu batetik abiatuta, plan esklusibo eta pribatua antolatu dezakezu. Donostian bazara eta lagunak, senideak edo bikoteak harritzeko plan bat bilatzen baduzu, alokatu itsasontzia patroi batekin edo gabe eta gozatu zure txalupa pribatuan. Aukeratu patroi batekin edo patroi gabe gure hiru belaontzietako batean, aukeratu ordua eta erabaki zure ibilbidea … Itsasoratu gaitezen! Esperientzia honek liluratuko zaitu. 15 urte baino gehiagoko esperientzia
Oribay Tours
Parte hartzaileen esperientzia eta jakin-nahietara egokitutako itsas-irtenaldi gidatuak eskaintzen ditu Oribay Tours-ek; dibertigarrriak, errazak eta zailtasunik gabekoak. Ekoturismoa eta itsas-aisia 6 bidaiari gehienez eta Showfishing-a egin nahi izanez gero 4 bidaiari gehienez aholkatzen ditu Oribay-k. Taldeak elkartu eta gastuak partekatzeko aukera dago. Itsasontzi profesionaleko patroia.
Ostarte Sailing
Ostarte Sailing-en belaontzi klasikoak alokatzen dituzte gure kostalde ederrean barna nabigatzeko. Bertan, nahaieran sorturiko bizipen ahaztezinez gozatzeko aukera zabaltzen diete euren bezeroei historiaz beteriko belaontzietan. Eskarmentudun eskifaiak uneoro lagunduko dizu nabigatzen, nahi duzun lekuan eta nahi duzunarekin, helburu bakarra itsas esperientzia ahaztezin bat bizitzea izan dadin.
Spirit Experiences
Spirit Experiencesek Donostia eta Euskal Kostaldea ikuspegi paregabe batetik ezagutzera gonbidatzen zaitu: itsasoa. Spirit-en, belaontzi privatu eta exklusiboa, bost zentzumenekin erlaxatzeko, deskonektatzeko eta luxuz gozatzeko diseinatutako premium esperientziaz gozatuko duzu. Iluna barrean nabigatzea, kubiertan topa egitea edo, besterik gabe, haizeari eta paisaiari eramaten uztea -bidaia bakoitza oroitzapen ahaztezin bihurtzen da..
Uharterako txalupak – Motoras a la isla
Ekainaren 1etik irailaren 30era arte, Motoras de la Isla enpresak Donostiako portutik Santa Klara uharteko kairaino zuzenean eramango zaituen zerbitzu erregularra eskaintzen dizu. Beste zerbitzu batzuk ere baditu, urpeko ikuspegiko paseoak, esaterako.
Irteerak: Lasta plaza, z.g. – Portuko etxola
Maiztasuna: 30 minututik ordubetera, eguraldiaren arabera
Irteerak: Lasta plaza, z.g. – Portuko etxola
Maiztasuna: 30 minututik ordubetera, eguraldiaren arabera
Ezagutu Kantauri Kostako sekretuak itsasotik