Planak Donostian

Hiriak berak ezartzen duen erritmoari jarraitzea da Donostiaren erakargarritasunik handiena. Kalerik kale ibiltzea. Pauso bakoitzaz gozatzea, kaleen eta eraikinen harmoniaz eta erakusleihoen estilo eta dotoretasunaz gozatzea; hiriko paisaia aldakorra eta natura pribilegiatua mirestea.

Hartu kontuan plan eta ideia hauek, eta presarik gabe gozatu Donostiaz.

 

Agenda

Ekitaldi bilatzailea

 


 

Hiriak eta auzoak ezagutu

Donostiako txoko bakoitza donostiar baten modura ezagutu, aukera zabaleko auzoetan ibiliz eta leku magikoetan sartuz.

Auzoei buruzko informazio gehiago

Bikote planak

Europako lekurik erromantikoenetako bat ezagutu;bertako ilunabar ederrak, hotel dotoreak eta La Perlako bainuak. Zinez plan erromantikoa.

Bikote planei buruzko informazio gehiago

Kirol planak

Donostiako ingurunea ezin hobea da kirola egiteko: surfa egiteko, korrika egiteko,mendian ibiltzeko, bizikletan ibiltzeko… Ezagutu nahi al duzu Donostian kirolaz eta ariketa fisikoaz gozatzeko eskaintza zabala?

Kirolari buruzko informazio gehiago

Haurrekin egiteko planak

Haurrek ondo pasa nahi dute, eta zuk egonaldia ondo aprobetxatu. Familian gozatzeko plan dibertigarriak proposatzen dizkizugu, hala nola museo entretenigarriak, karruselak, Belle Epoque giroko jolas parkea eta beste hainbat jarduera. Familian gozatzea beti da plan ona!

Haurrekin egiteko planei buruzko informazio gehiago

Friendly planak

Donostia hiri kosmopolita, irekia eta abegitsua da. Gure kaleak bizitzaz, zaporez eta kulturaz gainezka daude. Bizikidetzarako espazioak dira, planez beteak eta LGTBI  kolektiboarentzat egokiak.

Friendly planei buruzko informazio gehiago

Erosketak egiten

Ez zaitez Donostiatik joan hiriko zerbait eraman gabe!Gozatu dendaz denda ibiltzeaz eta erosketak egiteaz. Ezagutu hamarkadaz hamarkada bere funtsari eta zaporeari eusten jakin duen merkataritza, harmoniaz uztartzen dituena azken joeretako saltokiak, autore dendak eta produktu tipikoen eta artisautzako produktuen saltokiak.

Erosketei buruzko informazio gehiago

Garraio turistikoa

Hiri barruko ibilbiderik onenak autobus eta tren turistikoan egiten dira. Baina hiria itsasotik ezagutu nahi izanez gero, begira zer aukera ditugun! Donostiaz gozatu hainbeste maite dugun Kantauri Itsasotik.

Garraio turistikoari buruzko informazio gehiago

Nabigatu eta arrantzatu

Ezagutu hiria askatasun handiagoz eta itsasotik; sentitu itsas brisa aurpegian. Ba al dakizu patroirik gabeko itsasontzia aloka dezakezula? Edo kostaldetik paseatu, uretako kirolak egin, arrantzara irten, bestelako despedida bat ospatu… Eta askoz gehiago!

Nabigazioari buruzko informazio gehiago

Gauez

Ez hartu lo oraindik! Gaua gaztea da eta zure zain dago. Alde Zaharreko gaueko giroak eta hiri osoan zehar dauden klub eta diskoteketako gaueko giroak liluratuko zaitu.

Gauari buruzko informazio gehiago

Hizkuntzak ikas itzazu

 Donostia hiri eleaniztuna da. Bertako bi hizkuntza ofizialez gain (gaztelania eta euskara) maiz entzuten dira frantsesa eta ingelesa, baita aberasten gaituzten beste hizkuntza asko ere. Ikasi pintxoak hizkuntza batean baino gehiagotan eskatzen!

Hizkuntzei buruzko informazio gehiago

Bidaiari nekaezinentzat

Tour gidatuak eta plan aurrefabrikatuak aspergarriak iruditzen bazaizkizu, esperientzia bakanak bizi nahi badituzu, hala nola uharteraino zure erritmoan eta paddle surfean iritsi edo gure kaleetako txoko sekreturen batean dagoen arte galeria esklusibo batean galdu, inolako arazorik gabe egin ahal izango duzu!

Bidaiari nekaezinentzako informazio gehiago

Bidaiari finentzat

Modu esklusiboan gidatuko zaituen norbait nahi al duzu? Michelin izarrak dituen hiriko jatetxerik onenean bazkaldu nahi al duzu?
Premium ostatu baten luxuaz eta esklusibitateaz gozatu nahi al duzu? Donostia mokofinentzat eta aukerako gutizietarako.

Bidaiari finentzako informazio gehiago

Plan gastronomikoak

Donostian, sukaldaritzaren bidez adierazten dugu agian hitzez adierazten ez dakiguna. Pintxo bakoitza eta plater bakoitza ahaztu ezin izango duzun emozio bakanak transmititzeko bide aparta da.

Plan gastronomikoei buruzko informazio gehiago

Kultura planak

 Museoak, kultura zentroak, arte galeriak, eskulturak, jaialdiak… Donostiak kultura arnasten du! 

Kultura planei buruzko informazio gehiago

X