Erakusketa zentroak

Artea, artea eta arte gehiago

Nekaezinentzat… Artea, artea eta arte gehiago. Kultura-eskaintza azken bazterreraino osatzeko asmoz, Donostiak erakusketetarako eremu ugari jartzen ditu bisitari eta herritarren eskura, nork bere gustukora jo dezan.


Tabakalera

tabakalera-zuhaitzak

Tabakalera Donostiako tabako fabrika izan zen 90 urtez (1913-2003). Proiektu kulturalak gaur egun, bokazio bikoitza du: ekoizpen zentroa izatea eta jarduera publikoz osatutako programa eskaintzea. Antzinako tabako fabrika behar berrietara egokitzeko berritze lanak egin eta gero, 2015eko irailean ireki zen Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa bezala.

IRISGARRIA

Tabakaleraren irisgarritasunari buruzko informazioa

Kutxa Fundazioa Artegunea

kutxa-artegunea

Kutxa Fundazioa Artegunea aretoa argazkigintzari eskainia dago oso-osorik, eta helburua da argazkigintzako praktikak publiko orokorrari hurbiltzea eta ezagutaraztea, arreta berezia eskainiz, alde batetik, garai guztietako argazki figura handiei, eta, bestetik, argazkilari euskaldun eta gipuzkoarrei, baita argazki-bilduma handiei ere.

Kutxa Fundazioa Kubo

sala-kubo-kutxa-kursaal

Kutxa Fundazioa Kubo aretoaren programazioa, aldi baterako erakusketetan oinarritua, arte plastikoetan zentratua dago, bereziki XX. mendearen hasieratik gaur egunera arteko denbora-tartean, baina arte-adierazpenaren beste alor batzuei buruzko proposamenak ere integratzen ditu, adibidez, zinema, arkitektura edo diseinua.


Koldo Mitxelena Kulturunea

koldo mitxelena kulturunea

ALDI BATERAKO ITXITA - Hiriaren erdialdean dago, Artzain Onaren plazan, Koldo Mitxelena Kulturuneak liburutegi-funtzioak eta kultura-aretoaren funtzioak betetzen ditu batera. Arte-erakusketak, kontzertuak, irakurketak eta hitzaldiak. Koldo Mitxelenaren instalazioak ezin hobeak dira edozein kultura-jarduera egiteko.


Okendo Kultur-etxea

OkendoOkendo kultur zentroa

Zurriolako hondartzaren ondoan, Okendo kultur-etxeak erakusketa-areto bat du. Han, aldi baterako erakusketa asko plazaratzen dira. Kultur-etxea 2004an berritu zuten.


Ingurumen Baliabideen Zentroa

palacio-duque-de-mandas-sisters-and-the-city

Herritarrei ingurumenarekiko errespetua eta horri lotutako beste balio batzuk transmititzeko edo bizimodu ekologikoagoa izateko jarraibideak aditzera emateko sortu zen Donostiako Ingurumen Baliabideen Zentroa. 

Cristina Enea parkearen bihotzean dago, eta gehien bat erakusketa eta hitzaldi hezigarriak eskaintzen ditu.


Informazio gehiago


X