Udazkena Donostian, amodiozko istorioa

 Ikus spota

Sortu zure istorioa, ezagutu zure kasa Woody Allenen azken filmeko agertokia: Donostia.

Zeharkatu hiriko parkeak, bizitzaz beteta dauden benetako basoak. Gozatu eremu erromantikoko arkitekturaz. Miretsi Kontxako badian edo Gipuzkoako kostalde aberatsa zeharkatzen duzun bitartean, zeruaren eta itsasoaren urdin-kolore aldakorrak. Dastatu sasoiko pintxo bat edo menu oso donostiar bat.

Donostia urteko edozein sasoitan edonor maitemintzen duen hiria da, baina udazkenean bereziki ederra da, nora begiratu baldin badakigu..

Plan nabarmenak

Paseo del Urumea
Okre eta moskatelezko paraje gomendatuakIkus plana
Gastronomía
Sasoiko gastronomia. Non jaten dute izarrek?Ikus plana
Peine del Viento
Artea espazio irekietanIkus plana
Paseo Nuevo
Eta plan gehiago udazken berezi honetanIkus planak

Ongi etorri Donostiara. Eskerrik asko gu aukeratzeagatik eta bisitatzeagatik!

Bisitatzen gaituzten pertsonak seguru sentitu eta beren egonaldiaz ahalik eta gehien goza dezaten lanean ari gara. Zain izango gaituzu.

Zuretzat diseinatutako udazkeneko proposamen bereziak.

Hotel Arima Eco-retreat ihesalditxoa

Ostatua, gosaria barne, eta bistrot afaria.

Hotel Arima Konexio naturala ihesalditxoa

Ostatua, gosaria barne, eta "Baso-bainu" bidez naturarekin konektatzeko esperientzia.

Hotel Mercure San Sebastián Monte Igueldo Munduko ikuspegirik ederrena

Ostatua, gosaria barne, eta garaiko menua “El Torreón” gure jatetxe gastronomikoan.

Hotel Zenit Convento San Martin Gutizia donostiarra

Utz zaitez mimatzen hiriko hotel berrian, Donostiako bihotzean dagoen XIX. mendeko komentu zaharrean. Zure egonaldiak historia egingo du.

Hotel Zenit San Sebastián Ama, amar, amara

Sua, egurra, bertako produktua eta erosotasuna, erosotasun handia. Zure Donostiako etxean zain izango gaituzu. Zuk gogoa jarri, gu arduratuko gara gainontzeko guztiaz.

Albaola Zatoz itsasontziz Albaola bisitatzera!

Museo kontzeptu berri bat bisitatu nahi duzu? Albaolan 16. mendeko baleontzi bat eraikitzen ari gara jendaurrean garaiko tresna tradizionalekin. Aurten itsasontziz iritsi musu-truk!

Chillida Leku 20. urteurrenaren ospakizuna

Zatoz eta murgil zaiten Eduardo Chillidaren eskulturen basoan eta, 20 urteak ospatzeko, ardoa dastatzera gonbidatuko zaitugu.

Sagardoetxea Udazken zaporez

Familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerrak urriko asteburuetan: sagar bilketa, jotzea, prentsaketa ete egindako muztioaren dastaketa.

Bodegón Alejandro Donostiako benetako gastronomia

Ezagutu ezazu benetako gastronomia donostiarra parte zaharraren bihotzean eta eraman ezazu hiriaren zatitxo bat etxera: euskal kostaldeko harriekin eskuz egindako silexa.

Ni neu Abangoardiako sukaldaritzaren Prêt-à-porter -a

Kursaalen, ibaiak eta itsasoak bat egiten duten tokian, ezagutu ezazu abangoardiako sukaldaritza eta, oroigarri gisa, eraman ezazu bertako torrada ospetsuaren errezeta.

TOPA Sukalderia Euskal Herriko eta latinoamerikako sukaldaritzen bat-egitea

Ospa ezazu euskaldunen eta latinoamerikarren arteko mendeetako historia Andoni Luis Adurizek asmatutako txoko honetan eta eraman ezazu zatitxo bat etxera bere Lourdesko ur miragarriz betetako ontzitxoan.

Udazkeneko agenda: ez ezazu galdu

Donostiako kultura arloko museo eta zentroek era askotako diziplina artistikoen inguruko oso erakusketa interesgarriak eskaintzen dituzte urteko azken hiruhilekoan: pintura, literatura edo argazkigintza, adibidez. Haiei esker, Donostia beti atsegina den kultur arloko turismogune bihurtzen da.

Agenda ikusi

Txango eta herri zoragarriak Donostiatik gertu

Ekialdeko euskal kostaldea

Aspaldiko mende batzuetako itsasontziak, Erdi Aroko harresiak eta arrantzaleen etxeak.

Mendebaldeko euskal kostaldea

Historia eta interes geologiko handiko itsaslabarrak. Kea darioten parrilak.

Iparraldeko kostaldea

Goi mailako klaseetarako udako etxeak eta gazteluak. Ipuinetatik ateratako herrixkak.

Zaporez betetako barnealdea

Udazkeneko paisaiak natur parkeetan, kobazuloetan eta euskal gastronomia.

Pasaia
Pasaia, herri xarmangarriaIkus plana
Aiako harria
Aiako Harria Parke Naturala, Donostiatik pauso bateraIkus plana
Hernio
Hernio udazkeneanIkus plana
Tolosaldea
Tolosaldea haurrekin udazkeneanIkus plana
Bilbao

Bilbo

Modernitatea eta tradizioa hiri bakarrean; Guggenheim museorako bisita derrigor egin beharrekoa da.

Gasteiz

Euskadiko hiriburuen artean Erdi Aroko ezaugarri handienak gordetzen dituena da. Bertako katedralak liburu eta istorio ugari ekarri du gogora.

X