Nola mugitu

donostia-km0

Donostia oinezkoentzako pentsatutako hiria da. Erraz ibiliko zara hiriko leku batetik bestera oinez, eta garraio publikoko aukerak ere ugari izango dituzu.

Donostiarrak, batetik bestera, oinez, bizikletaz edo garraio publikoan joan ohi dira. Ba al zenekien, Donostian, 32 milioi bidaia egiten direla, urtean, garraio publikoan, eta kopuru hori urtetik urtera igotzen ari dela? Hiriak, gainera, 77 kilometro ditu bidegorritan, eta hiriko leku nagusien arteko distantziak 15-20 minutuan egiten dira oinez, aldaparik gabe.

Donostiara autoz iristen bazara, aparkatzeko 6.000 plaza baino gehiago ditugu. Aparkalekuak erabili eta garraio publikoan ibil zaitezen gomendatzen dizugu, bereziki, okupazio turistiko handieneko garaietan.

 

Oinez

Donostia paseorako gogoa ematen duen hiria da. Pertsonen eskalan diseinatutako hiria da Donostia eta erraz zeharka daiteke oinez, distantzia laburrak, oinezkoentzako eremu zabala eta ibaiertzeko pasealeku zoragarriak, itsas ertzeko, kale eta etorbideen arteko pasealeku ederrak baititu; baita arkitektura miresgarria ere.

Bizikletaz

Movilidad en Donostia

Donostia beste modu batean ere ezagut daiteke; hain zuzen, modu desberdin, ekologiko, aktibo eta dibertigarrian. 30 km baino gehiago bidegorritan eta 77 km baino gehiago bizikletak seguru ibiltzeko bide bereizitan (bideen luzera osoaren % 63). Kilometro horiek guztiak erabil ditzakegu hiriaren onena gurpil gainetik ikusteko.

Hiria azkar eta eroso bisitatzeko modua ematen du bizikletak; izan ere, itsasertzeko pasealekuak nahiz erdiguneko kaleak, hiriko txoko guztiak daude bizikleta erabiltzeko egokituta.
Hiriak baditu bizikletak alokatzen dituzten establezimenduak ere.

  

Garraio publikoa

Movilidad San SebastiánArgazkia: dbus 

 Donostiako hiribusen zerbitzua osatua eta eraginkorra da eta Dbus konpainiak kudeatzen du. Azkar eramango zaitu hiribusak hiriko punta batetik besteraino. Autobusean bertan ordaindu ahal izango duzu kreditu-txartelaren bidez. Oso erraz kontsulta daitezke autobusak hirian dituen lineak eta egiten dituen ibilbideak, Dbus-en webgunean.

Garraio publikoan are errazago eta merkeago ibili nahi baduzu, eskuratu Donostiako turismo-bulegoetan San Sebastián Card txartel turistikoa. Oso gomendagarria da garraio publikoa erabilita hiri osoa ezagutu nahi duenarentzat; edo eskuratu, bestela, Basque Card txartela, inguruetara ere joan-etorriak egin nahi badituzu. Bi txartelek, gainera, deskontu bikainak eskaintzen dituzte museoetan, jatetxeetan eta saltokietan.

IRISGARRIA

Hiriko autobus sarearen irisgarritasunari buruzko informazioa (Dbus)

como-moverse-tarjetas-turis

Ordutegiak

Ordutegia aldatu egiten da lineen arabera. Gehienak 07:30 aldera hasten dira eta 22:30ean amaitzen dira. Geltokietan dago adierazita linea bakoitzaren ordutegia eta maiztasuna.

Dbus-ek gaueko autobusen, zerbitzua du, “Gautxori” deitutakoak. Gaueko autobusen linea gehienak 00:00 aldera hasten dira eta 04:00 inguruan amaitzen dira. Gautxori lineak ostiraletan, larunbatetan eta jaiegunen bezperetan bakarrik ibiltzen dira. Guztiek irteera-puntua Donostiako Boulevarden dute.

  

Taxiak

Donostiak taxi flota zabala eta modernoa du eta egunean 24 ordutan egoten da zerbitzua abian. Tarifak ofizialak dira eta taximetro bidez neurtzen dira. Beste hiri batzuetan ez bezala, taxiak ez dira kalean gelditzen; hori dela eta, taxi-geltoki batera joatea edo telefonoz dei egitea komeni da:

IRISGARRIA

Taxidonosti-aren irisgarritasunari buruzko informazioa

IRISGARRIA

Vallina Teletaxiren irisgarritasunari buruzko informazioa


Ibilgailuen alokairua

 

X