Talaso Zirkuitoa eta bazkaria edo afaria La Perlan





10% DESKONTUA
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu TALASOAREN PREZIOAN pertsona helduaren tarifan.
Erreserbatu lasaitasun osoz
Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.
Forman jartzeko Talaso zirkuitoa eta dastatze menua
Forman jartzeko Talaso Zirkuitua erabilera eta zirkulazio libreko itsas ibilbidea da, erlaxatzeko egunaren bila ari diren pertsonentzako ezin hobea.
Igerilekuak, jacuzziak, saunak, kontrasteak eta abar. Zurrusten eta tenperaturen bidez, efektu erlaxagarriak eta tonifikatzaileak lortzen dira. Itsasoko uraren onurak eta forman jartzea batzen diren eremua.
Zentroak hirigunetik gertuko gimnasio bat dauka. Gimnasio honek badiara ematen du eta Technogym makinekin hornituta dago.
Talaso zirkuituak hauek biltzen ditu:
- Hidroterapia-igerilekua
- Erlaxatzeko igerilekua
- Jacuzzi panoramikoa
- Igerileku aktiboa (Aquagym eskolak eta fitness eremua)
- Sentsazioen labirintoa
- Ur-oheak
- Itsasoko lurrun-bainua
- Izotz-iturria
- Sauna lehorra
- Erlaxatzeko egongela
- Itsasoko uren igerileku eta dutxa hotzak
- Infragorrien ohatilak
- Atseden eremua
- Instalazioek hondartzarako zuzeneko sarbidea eta ikuspegiak dituzte.
Gainera, Talasoterapia eta esperientzia gastronomiko paregabea konbinatzeko aukera eskaintzen dizugu ere. Kontxako badirako bista ikusgarriak eskaintzen dituen espazio atsegin honetan jaki donostiarrak dastatuz borobildu dezakezu eguna.
Dastatze menuaren eredua
- Foie mikuita ogi txigortuekin, sagar errearen konpotarekin
- Txipiroi entsalada típula karamelatuarekin eta concasse tomatearekin
- Legatza plantxan txirlekin
- Azpizuna plantxan, patata terrinarekin, Idiazabal eta hirugiharrarekin
- Limoi sorbetea cavarekin
- Banilla torrada karamelatua jogurt bulgariarreko izozkiarekin
- Ardo beltza kriantza, Rueda zuria, gorri naparra, ura eta kafea barne
* Alergia edo intolerantziaren bat baldin badaukazu, jakinarazi iezaguzu mesedez.
* Hemen agertzen den Dastatze La Perla Menua adibide bat besterik ez da, sasoia zein den aldatu egiten da.
Informazio praktikoa
HERRIA | Donostia |
---|---|
HELBIDEA | La Perla Centro Talaso-Sport |
TALASOAREN ORDUTEGIA | Astelehenetik ostiralera: 8:00etik 21:30era Larunbatetan: 8:30etik 21:30era Igandeetan: 8:30etik 20:30era |
JATETXEA | Bazkariak: Egunero 13:00-15:30 Afariak: Larunbatetan: 20:00-22:30 |
TALASOAREN PREZIOA (2 ORDU) |
32,50€ *** 16-25 años: 24 € 6-15 años: 20,50€ BEZ barne. |
TALASOAREN PREZIOA (3 ORDU) |
Helduak soilik. 37,50€ BEZ barne *** |
TALASOA EDO/ETA GIMNASIOAREN PREZIOA (5 ORDU) |
Helduak soilik. 44,50€ BEZ barne *** |
TALASOAREN ETA BAZKARIAREN/AFARIAREN PREZIOA | 91,50€ BEZ barne. (Prezio honek ez dauka 10% deskontua) |
GARRANTZITSUA |
Hitzordua erreserbatzea beharrezkoa da (“ez daukat bonurik” aukera sakatuz). Egin zure erreserba *** Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, 10% deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.