Aholkuak eta bidaia-txartelak
Donostia hiri ertain kosmopolita da (186.700 biztanle). Aipagarriak dira bertako gastronomia, saria lortu duten hiri-hondartzak eta eraikinak, Pariskoetan inspiratuta eraikitakoak. Den-dena eduki nahi duten bisitari zorrotzei harrera egiteko prest dago hiria: kalitatezko zerbitzuak, espazio bereziak, esperientzia paregabeak eta aisialdi-kultura eskaintza zabala.
Moneta
Euroa, Europar Batasun osoan erabiltzeko dibisa.
Klima
Klima epela, ezaugarri hauek dituena: tenperaturen leuntasuna, hezetasun handia, ohiko hodeiak eta euri-jasa erregularrak urte osoan zehar.
Ordu-zona
GMT + 1 (Paris).
Sare elektrikoa
Donostian tentsio arrunta 230 V da. Larakoak eta entxufeak F motakoak dira.
Ordutegi interesgarriak
Dendak
Astelehenetik larunbatera irekitzen dituzte dendak. Ohiko ordutegia 10:00etatik 14:00etara izaten da goizez eta 16:30etik 20:00etara arratsaldez. Merkataritza-zentroak eguerdian ez dituzte ixten eta 10:00etatik 22:00etara egoten dira zabalik.
Bazkariak eta afariak
Bazkarietarako eta afarietarako ordutegia Europako gainerako lekuetan baino beranduago izaten da. Jatetxeek 13:30etik 15:30 artean zerbitzatu ohi dute bazkaria eguerdian eta 20:00etatik 23:00etara gauetan. Ez dago propina uzteko betebeharrik. Zerbitzua ona izan dela uste izanez gero, borondatezkoa da ehuneko bat uztea.
Pintxo tabernak
Pintxo-tabernak egun osoan egoten dira zabalik, baina pintxoak 11:00etatik gauera arte (23:00ak arte) eskaintzen dituzte.
Gaueko aisialdia
Tabernak (gintoneria, whiskyaren museoa, gastropub, chill out…). astegunetan 00:00ak inguruan ixten dituzte eta asteburuetan, goizaldeko 02:00etan.
Terrazak
Behe denboraldian 22:30 arte igandetik ostegunera eta ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetan, berriz, 24:00ak arte.
Bankuak
Banketxeak zabalik daude 8: 30etatik 13:30ak arte.
Donostian 180 banku-bulego baino gehiago daude zabalik astelehenetik ostiralera, goizez.
24 orduko kutxazain automatikoen sare zabala, edozein unetan eskudirua izateko (hiriko establezimendu guztiek ez dituzte kreditu-txartelak onartzen).

Kanbio-etxe
– Navinet kanbio-etxea (Narrika kalea, 12). Astelehenetik igandera 10:00etatik 22:00etara (Amerikako dolarrak eta libera esterlinak soilik aldatzea).
– Global Exchange kanbio-etxea (Boulevard zumardia, 6). Astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00etara (70 txanpon atzerritar baino gehiago).
– Eurochange kanbio-etxea (Ijentea kalea, 4). Astelehenetik igandera, 09:00etatik 21:00etara (Diru-trukea aldez aurreko hitzorduarekin bakarrik egiten da, eta gutxienez 24 ordu lehenago eskatu behar da).
– Quickgold kanbio-etxea Donostia (Boulevard zumardia, 21) Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 9: 00etatik 15:00etara. (20 dibisa baino gehiago eskuragarri)

Bestelako informazio interesgarria
Osasun-laguntza
Donostia Ospitalea eta Gipuzkoako Poliklinika – Grupo Quirón Salud
Ur
Txorrotako ura edateko modukoa eta oso kalitate onekoa da.
Mugikorrak
Europar Batasunean ez dago roaming-agatiko kargurik. Estatu kide bateko SIM txartela dutenek Internetera konekta daitezke kargu gehigarririk gabe. Zure jatorrizko herrialdera egindako deiak doakoak dira, baina EBko beste estatu batera egindako deiek ordainduko dute.
Wifi
Taxis
Donostiako taxiak / taxi-geralekuetan baino ezin dira hartu. Ez dira gelditzen zirkulatzen ari direnean.
Turismo-zerga
Zerga turistikoa ezarriko da 2027tik aurrera.
Kontsignak
Egonaldiaz ahalik eta gehien gozatzeko, ekipajeaz kezkatu gabe, hemen dituzu hirian eskuragarri dauden kontsigna-aukera onenak.
Intereseko telefonoak
|
|
|
|---|---|
|
Donostia Turismoaren bulegoa
|
|
|
Herritarrentzako informazioa
|
|
|
Galdutako gauzak
|
|
|
Donostiako ibilgailuen-gordailua / garabia
|
|
|
Guardiako farmaziak
|
|
|
Donostia ospitalea
|
|
|
Policlinica Gipuzkoa – Grupo Quirón Salud
|
|
|
Donostiako larrialdiak
|
|
|
Donostiako Udaltzaingoa
|
|
|
Ertzaintza
|