Parke eta lorategiak

Donostiak hiri-berdegune ugari ditu eta denak ere oso irisgarriak eta eder-ederrak dira. Bertako parke eta lorategiez ari gara. Hiriko birika berdeak dira, baita hiriaren iraunkortasunaren erakusgarri ere. Donostian biztanle bakoitzeko 21 m2 berde dugu: Lorategi eta pasealeku berdeak, 3 mendi eta hiri osoan zehar banatzen diren 20 parke zoragarri .

parkeak donostia parques

1. CRISTINA ENEA

Cristina Enea Perkea (Bideoa: Barking Blogs - Lizentzia: CC 3.0 BY-SA)

 

Tabakalera eraikinaren ondoan eta oso hurbil, dagoen 94.960 metro karratuko parke bat dugu: Cristina Enea. Hiriko atzera-aurrera nekagarritik ihes toki ezin hobea da.

parques-cristina-enea

Bertako zuhaitz exotikoek, bertan bizi diren zisneek eta hegazterrenek ematen dioten erromantizismoak eta erdiko eraikinaren arkitekturak, besteak beste, parke hau bake-oasia izan zela gogorarazten digute. Mandasko dukeak emazteari egindako opari hau Pierre Ducassek diseinatu zuen,Miramar jauregiko eta Gipuzkoa plazako lorategiak diseinatu zituen lorezain berak, alegia.

Ezagutu Cristina Enea parkeko ibilbide interaktiboa

 

2. MIRAMARREKO LORATEGIAK

Miramar jauregiaMiramar jauregia eta lorategiak Kontxako badiatik ikusita

Kontxako badiaren gaineko ikuspegi paregabea duen Miramareko parkea Donostiako itsasertzean barrena egiten diren paseo guztietan geldialditxo bat egiteko gunea da ezinbestean.

jardines-miramar

Ingalaterrako landetxeen antzera egindako jauregi ikusgarria —Selden Wornum britainiarrak egin zuen horren burutapena— buru dutela, Miramareko lorategiak itsasora jaisten dira, emeki, hartxintzarrezko bidexka eta lursail loretsuen artean.

 

3. AIETEKO PARKEA

Aieteko parkeaAieteko parkea

Noblea eta handientsua. Halakoxea da Aieteko jauregia. Hiria inguratzen duten mendixketako batean dago eta lorategi ikusgarriak eta, jakina, bertako jauregia, ditu bereizgarri.

Bere hormak hainbat pertsonaia aristokratikoren joan-etorrien lekuko izan ziren. Bertan, esaterako, Isabel II.a erregina, Ingalaterrako Victoria Erregina, Maria Kristina erregina eta Alfontso XIII.a erregea bizi izan ziren hainbat udatan, jauregia udako bizileku hartuta. Orain dela gutxi, berriz, kultur etxe bihurtu dute, eta sorkuntza-jardueraz gainezka dago.

jardines-aiete

Pierre Ducassek diseinatu zituen lorategiak, eta, bertan, erromantizismo handiko urmaelak daude. Tokia ezin egokiagoa da bisitariak eguneroko errealitatea une batez ahaz dezan.

 

4. MIRAMONEKO PARKEA

ArbideArbide Dorreak hiriko zabalgunean zeuden hastapenetan eta 1979an Miramoneko Parkera lekualdatu zituzten

Aiete auzoan dagoen parke honek hiriko hegoaldeko ibarbide handi bat hartzen du. Oso zabala denez gero, askotariko flora- eta fauna-espeziak ditu. Era berean, bide-sare handia du, baita harrizko harmailaz osatutako anfiteatro bat eta egoteko zein pik-nika egiteko hainbat gune ere. 628.258 metro karratuko zabalera du eta Donostiako hiri-parkerik handiena da.

 

5. AMETZAGAINAKO PARKEA

Ametzaigainako parkeaAmetzagainako parkea airetik

Parke hau mendi-mendian dago, Otxoki parkearen eta Loiola auzoaren artean, eta XIX. mendean izan ziren karlistaldietako gotorleku baten aztarnak dira bertako elementurik adierazgarriena. Hostozabalen baso handiak eta zelai zabalak ditu, baita paseatzeko eta jolasteko guneak ere.  

Ezagutu Ametzagaina parkeko ibilbide interaktiboa

6. ALDERDI EDER

Alderdi-Eder 1Alderdi Ederreko lorategiak

Hiriko udaletxearen eta Kontxako badiaren parean dauden lorategi hauek Donostiako irudirik tipikoenetako bat dira. Hainbat lore multzoz osatuta daude, eta, horiekin batera, hiriarekin gehien identifikatzen diren zuhaitzak daude bertan: tamarizak.

alderdi-eder-lorategiak

Azken ukitua, berriz, palmondo dotore batzuek eta zaldiko-maldiko handi batek ematen diote multzoari. Zaldiko-maldikoak Belle Epoque garaia gogorarazten du, eta txikienek izugarri gustuko dute.

 

7. GIPUZKOA PLAZA

PlazaGipuzkoaGipuzkoako plaza lorategiak

Xarmaz eta erromantizismoz betetako berdegune honek hiriaren erdi-erdian dagoen baso ingeles baten antza du.

gipuzkoa-plaza-parkea

Pierre Ducasse lorezain ospetsuak diseinatu zuen. Zuhaitz, lore eta landare ugari eta askotarikoz osatua, aintzira txiki bat du, eta, bertan, ahate nahiz zisneak igerian ikus daitezke, familiako gazteenen gozagarri.

 

8. OROIMENAREN LORATEGIA

IesuIesu parrokia Oroimenaren lorategitik ikusit

Rafael Moneo arkitektoaren Iesu parrokiaren ondoan dagoen parke hau 2010ean ireki zen jendearentzat, indarkeriaren, terrorismoaren eta gerren biktima guztien oroitzapena bizirik gordeta izateko gune gisa.

parque-de-la-memoria-2

Donostia hiriak munduan horrelako egoerak jasan dituzten eta jasaten dituzten hiri guztiei erakusten dien solidaritatearen testigantza garbia da. Loredi zuriko lorategia da, bizi-bizia, nor bere baitan biltzeko eta giza eskubideen, bakearen eta askatasunaren esanahiari buruz gogoeta egiteko eremu egokia. Gure bizikidetzaren oinarriak berregiteko gune bat da.

 

9. PUIOKO PARKEA

Puioko parkeaPuio parkea

Parke hau izen bereko mendian dago, baina ez da oso ezaguna, ezta donostiarren artean ere. Alabaina, hirirako (Amara, Erdialdea, Parte Zaharra…) eta itsasorako aparteko ikuspegia duen paregabeko talaia da.

 

ARTIKUTZA

artikutzaArtikutzako natura-ingurunea

Artikutza Goizueta (Nafarroa) udalerriaren zati da. Gutxi gorabehera 3.700 ha-ko azalera du eta 30 km inguruko perimetroa. Oiartzunekin, Lesakarekin, Arantzarekin, Zubietarekin eta Beintza-Labaienekin egiten du muga. Inguruan, mendi-zirku bat du. Hauexek dira horien gailur nagusiak: Bianditz (841 m ) Izu (829 m), Arainburu(1.054 m), Loitzate (1.046 m) eta Altueta (654 m).

Donostiako Udalak Artikutza onibarra erosi zuen 1919an; izan ere, urte batzuk lehenago, hainbat pertsona hil ziren sukar tifoideek jota, eta udalak jakin zuen Artikutzatik Donostia hornitzeko zetorren urak eragin zuela gaixotasuna. Onibarra erosita, udalak hodi- eta ubide-sare zabala egin zuen, iturburu guztietako ura aprobetxatzeko; era berean, ura kutsa zezakeen jarduera oro debekatu zuen: baso-ustiategiak, meatze-ustiategiak eta azienda bertan ibiltzea. Horrez gain, jendea bertan sartzeko aukera mugatu zen eta onibarrean barrena barraiatuta zeuden baserriak (Elama, Goizarin, Egazki...) hustu egin ziren, bertakoak Artikutza auzora lekualdatuta. 2004. urtean, Artikutza Natura 2000 Sarean sartu zen (Europa-mailan babestutako Naturgune Babestuen Sarea, espezie jakin batzuk eta horien bizilekuak babestera bideratua) eta Nafarroako 42 GKLetako (Garrantzi komunitarioko lekua) bat da.

GI-3631 errepidea da hara doan bakarra. Oiartzunen (Gipuzkoa) hasten da eta 15 km egin ondoren, Bianditzeko mendatea igarotakoan, Artikutzako sarrerara (Eskas) iristen da. 6 km aurrerago dagoen Artikutza auzoraino motordun ibilgailuan jarraitu nahi izanez gero, aldez aurretik baimena eskatu behar da eta Eskasen zaintzaileari eman behar zaio. Autoa aparkalekuan utzita oinez sartu nahi dutenek ez dute baimenik behar.


X