Bisitatu Donostiako museoak

Erakusketak eta instalazioak

Donostian museoen eskaintza askotarikoa eta zabala dago: historia, zientzia eta teknologia, ozeanografia, artea eta beste ezagutza batzuk zabaltzen dituzte erakusketa aretoen bidez, itsas urez betetako andelen bidez eta ikus entzunezko instalazio modernoen bidez. Gauzek nola funtzionatzen duten gehiago jakin nahi dutenentzat.Mundua eta beren burua ezagutu nahi dutenentzat.

Gainera, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ate irekien egunak eta bestelako jarduerak bizitzeko aukera izango duzu Donostian 

Chillida Leku Museoa

Chillida leku

IRISGARRIA

Chillida Leku museoaren irisgarritasunari buruzko informazioa

Chillida Lekun Eduardo Chillidaren (Donostia, 1924-2002) obra-gorpusaren zati handiena eta adierazgarriena eta bere artxiboa biltzen da. Egilearena zen Zabalaga baserri zaharrean egina, Chillida-Lekuk hausnarketa egitera bultzatzen duten 150 obra biltzen ditu hiriaren erdialdetik minutu gutxira.

Chillida Leku museoaChillida Leku museoa

San Telmo Museoa

San Telmo Museoa 804

IRISGARRIA

San Telmo Museoaren irisgarritasunari buruzko informazioa

San Telmo Museoa Parte Zaharrean dago, domingotarren komentua izan zen XVI. mendeko eraikin bikain batean. Antzina, artilleria-kuartela izan zen, eta XX. mendean, udal-museo bihurtu zuten. Bertako klaustro errenazentista eta Jose Maria Sert artista katalanaren mihisekin dekoratuta dagoen eliza zaharra, baita museoaren gainerako areto eta sailak ere, birmoldatu eta handitu egin zituzten 2011n, museoan egindako aldaketa sakon baten barnean.

Museoaren kontzeptua ere berrikusi eta horren definizioa, helburuak eta jarduteko modua aldatu zuten. San Telmo Museoa, 1902an inauguratua, Euskal Herriko museorik zaharrena da, eta berritu egin dute Euskal Gizartearen eta Herritartasunaren Museoa bihurtzeko, euskal gizartearen iragan kultural eta historikoa erakusteko helburuarekin. Museoak, gainera, kalitate handiko aldi baterako hainbat erakusketa hartzen ditu.

San Telmo museoaren klaustroaSan Telmo museoaren klaustroa

San Telmo MuseoaSan Telmo museoaren barneko patioa

 

Aquariuma 

Aquarium

IRISGARRIA

Aquariumaren irisgarritasunari buruzko informazioa

Ia ehun urte dituen arren, Donostiako Aquariuma inoiz baino gazteago dago 2008an birmoldatu zutenetik, eta Europako ozeanografia-museorik modernoenetako bat dela esan dezake harro.

Aquariumak askoren ametsak betetzea lortu du: txikienenak, zinemako “Nemo” ospetsuaren ale batzuk dituelako, eta helduenenak, itsas ezagutza guztia haien esku jartzen duelako.

Uretan zintzilikatuta dagoen 360º–ko tunel akrilikoa zeharkatzea marrazo handiak eta ikaragarrizko manta-arraiak inguruan dabiltzala, eta ukimen-akuarioan arrain biziak ukitzea dira museo honek eskaintzen dizkigun aukera dibertigarrietako batzuk.

 

Aquariumeko marrazoakAquariumeko marrazoak

Bale baten eskeletoaBale baten eskeletoa

 

Eureka! Zientzia Museoa 

Eureka

IRISGARRIA

Eureka! Zientzia Museoaren irisgarritasunari buruzko informazioa

Ezagutu ezazu zientziaren alderdirik jostagarriena! Eureka! Zientzia Museoan ondo pasatuz ikas dezakezu. 172 modulu esperimental baino gehiago dituen erakusketa iraunkorraz gain, Animalia aretoa, publiko mota guztietarako gune honetan ekosistema desberdinek eta bertan bizi diren animalia ezberdinek (ohian tropikaleko sugeak, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak) gune naturalen kontserbazioaren garrantzia zein den ulertzen lagunduko digute.

Gidatutako jardueren eskaintza asteburu oro; Planetarium digitala, askotariko filmak ematen dituena; eta hainbat simulazio egiteko aukera ematen duen 300 m2-ko eremu ludikoa, bisitaria sentsazioez betetako mundu batera eramango duena.

eureka-actividades

 

Cristobal Balenciaga Museoa

museo-cristobal-balenciagaCristobal Balenciaga Museoa

Cristobal Balenciaga diseinatzaile eta jostuna, goimailako joskintzako sortzaile garrantzitsuenetakotzat jjotzen da. Getaria arrantzale-herrian jaio zen, 1895ean, Donostiatik 29 kilometrora. Bertan dago haren bizitza, lana eta estiloa omentzen dituen museoa. Balenciagak diseinatutako 5.000 jantzi baino gehiagoko bilduma iraunkorra dago museoan, eta bi gune ditu: Aldamar eraikina, Dorre Etxeko markesen etxebizitza zaharra, eta kostara ematen duen leihale handia.

Albaola Faktoria

albaola-factoriaAlbaola Faktoria

Ondartxon (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espezio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak.

 

Sagardoetxea leyenda euskadi gastronomika

Sagardoetxea

Astigarragan, sagasti baten oinean, Sagardoetxe Euskal Sagardoaren Museoa dago. Teknologiarik aurreratuenak eta baliabide guztiak dituen zentro itxi honek aditzera ematen ditu sagarraren eta sagardoaren mundu zoragarriaren historia, iragana, oraina eta etorkizuna, baita horiek Euskal Herrian duten garrantzi kulturala ere, panel informatikoen, material interaktiboaren, argazkien eta jokoen bitartez.

 


Historiaren Etxea (itxita)

HISTORIAREN ETXEAGaraiko jantzien erakusketa Historiaren Etxean

Urgull mendiaren goiko aldean,Mota gazteluan erakusten du Donostiak bere historia.

Bertan, gure hiri gazte eta biziaren 800 urtetik gorako historia kontatzen da ikus-entzunezkoen, maketen eta hainbat objektu eta eszenografiaren bitartez denboran zehar donostiarren bizitza definitu duten nondik norakoak azalduta.

 


Euskal Itsas Museoa

museo-navalEuskal Itsas Museoa

Euskal Itsas Museoak ateak zabaltzen dizkio bisitariari euskaldunek eta donostiarrek itsasoarekin dituzten sekretuak aditzera emateko.

Portuan dago, Donostiako Kontsuletxearen garai bateko lonja batean, eta euskaldunen eta itsasoaren historia gordetzen, aztertzen eta hedatzen du.

 

Museum Cemento Rezola

rezola

Interesgarria zuretzat

Museum Cemento Rezola bizi garen gizarte honetan zementuak duen garrantzia ezagutzeko espazio bat da. Ez al da harritzekoa hormigoia, gizadiarentzat hain berria den asmakuntza, gure planeta eraldatzeko gai izatea? Zer dago zementu-lantegi baten atzean? Nola erabiltzen da hormigoia? Nondik sortzen dira lehengaiak? Museum Cemento Rezolan ikus-entzunezkoek, simulazioek eta modulu interaktiboek galdera horiei erantzuten lagunduko dizute.

D’Museoa- Donostiako Elizbarrutiko Museoa

museo-diocesano

Elizbarrutiko Museoa San Maria Basilikako (XVIII. mendea) Santa Marta nabean dago. 150 lanetik gora biltzen ditu - eskultura, pintura eta urregintzako lanak- 400 m2 baino gehiagoko gune batean eta Elizbarrutiaren ondare kultural eta artistikoaren lekukoa da.

Erakusketa iraunkorrean Erdi Aroko, aro modernoko eta garaikideko artelanak daude, eta aldi baterako erakusketak egiteko guneak ere badaude.Rodrigo de Zuazola, Ambrosio de Bengoetxea, El Greco, Ribera, Beobide, Chillida eta Oteizak, besteak beste, Erdi Arotik gaur egunera arteko eboluzioa erakutsiko digute.

 


Informazio gehiago

X