Donostiako festak
Urtean zehar Donostian hainbat festa paregabe ospatzen da... ezagutu itzazu!

Donostiako piratak
Edozer dugu posible!

San Tomas, home-made txistorra
Donostiar bati San Tomas jaiaren (abenduak 21) inguruan galdetzen diozunean, seguru asko, burura etorriko zaizkion lehen gauzak taloa eta txistorra izango dira. Baliteke norbaitek berrikuntzak sartu nahi izatea eta txokolatedun taloa aipatzea edo txistorra, hirugiharra eta gazta dituen taloa. Tira… eta ez dezagun sagardoa ahaztu! Baserritarren arropak ere ezinbestekoak izaten dira. Baina jai eta gastronomia kutsu horiez gain, San Tomas egunak kontatu beharreko oso istorio interesgarria ere badu atzean.