Ikuskizun paregabea: olatuak Donostian

Marea biziak Gipuzkoako kostan irudi harrigarriak uzten dituzten fenomeno naturalak dira. Udazkena da marea bizien garaia: itsaskia eta itsasgora dagoen egunetan, olatuak gure kostaldeko hainbat tokiren kontra lehertzen dira, eta une guztiz ikusgarriak sortzen dira.

Pasealeku Berria da olatuak ikusteko tokirik ezagunena eta argazki gehien egiten zaiona , batez ere Oteizaren eskultura dagoen tokian. Txoko hori olatu-horma bat da, eta batzuetan 10 metrotik gorako olatuak lehertzen dira bertan. Oso eguraldi txarra iragarrita badago, debekatu egiten da Paseo Berrira sartzea, baina Urgull menditik goza daiteke ikuskizunaz.

olatuak-paseo-berria

Haizearen Orrazia ere toki aparta da olatuekin ondo pasatzeko. Itsasoaren indarra, Chillidaren burdinazko eskulturen sendotasuna eta Peña Gancheguik diseinatutako gunea batuta, artelan garaikide naturala ez ezik elkartzeko eta atseden hartzeko tokia ere bada obra hori donostiar nahiz turistentzat. Bertan, lur azpiko tunel batetik ura indar handiz sartzen da itsasoa haserre dagoenean, eta ur-zurrustak kanporatzen ditu hartarako egin diren zuloetatik, jende guztiak goza dezan olatuek eskaintzen duten ikuskizunaz.

olas-peine-viento

Azkenik, Kursaaleko kai-muturrak ere olatu-hormarena egiten du Zurriolako hondartza babesteko. Itsaski handiko eta itsasgorako egunetan, olatuek ibaian gora egin dezakete eta Mundaizeko zubitik harago iritsi.

olatua

Esteka honetan Donostiako olatu ikusgarrien argazki batzuk ikus ditzakezu:
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.476642037531.257263.138736652531&type=3

X