Araudia eta baimenak

Donostian bisita gidatuak egiteko izapidea

Donostiak, helmuga gisa, bisitari guztiei esperientzia turistiko jasangarria eta kalitatezkoa ematea du helburu. Horretarako, zenbait neurri ari gara hartzen.

Bisita turistiko gidatuetarako, adibidez, turismoko profesionalek bete beharreko zenbait irizpide ezarri dira, turismo esperientzia ahalik eta onena izan dadin.

Hala, gidariak Erantzukizunpeko Adierazpen bat bete beharko du; izapide erraz horren bidez, Donostian turismoko gidari gisa aritzeko zehaztu diren irizpideak betetzen dituela adierazten du.

Baldintza nagusietako bat gidatutako taldea 25 pertsonatik gorakoa ez izatea da (gidaria kontuan hartu gabe).

Bestalde, jarduera gidatua 08:00etatik 23:00etara egin daiteke.

Udaltzaingoa arduratuko da onartutako baldintzak betetzen direla zaintzeaz, eta zigor ekonomikoak ezarri ahal izango dizkie hausten dituztenei.

Erantzukizunpeko adierazpena telematikoki izapidetu behar da (ziurtagiri digitalaren bidez). 

Tramitazioa abian jartzeko data atzeratu egin da arrazoi administratiboengatik.
Barkatu eragozpenak.
X