Donostia gurpil gainean

donostia-en-bici

Txirrinda

Donostia bizikletaz ibiltzeko hiri ezin hobea da. Hiriko bidegorri-sareak, ia 30 km-ko luzera duenak, eta bere orografia ia lauak hiritik modu erosoan ibiltzeko aukera ematen dute, arriskurik gabe eta ikuspegi paregabeez gozatuz.

Azken urteetan nabarmen indartu da bizikletaren erabilera hirian, eta, gaur egun, zerbitzu andana eskaintzen da kirol horrekin lotuta, hala nola bizikletak alokatzeko zerbitzuak, elkarteak, dendak...

 

              Bisita gidatuak

visitas-guiadas

        Txirrinda alokairua

alquiler

                   Ibilbideak

rutas

Gurpil gainean

Rollerrak: Donostian gero eta handiagoa da patinatzeko zaletasuna. Hainbat elkartek maila desberdinetarako talde-irteerak antolatzen dituzte.

Skate-a: Hirian udalaren hiru skate park daude. Irisgarriena Anoeta Estadioaren atzeko aldekoa da. Beste bi daude, osatuagoak, baina hiri-erdialdetik urrun, Pagolan eta Txaparrenen.

 

 


X