Obra garaikidea

KURSAAL

KursaalKursaaleko kuboak argiztatuta iluntzean Zurriola hordartzaren ondoan

Rafael Moneo arkitektoak beira zeharrargizko bi kubo diseinatu zituen, “hondoa jotako bi arroka” irudikatu nahian, “geografia iraunarazteko eta, ahal den neurrian, naturalaren eta artifizialaren arteko harmonia nabarmentzeko”. Eraikininari Mies van der Rohe Arkitektura Garaikideko saria eman diote, Europako saririk garrantzitsuena eman ere, proiektuaren “bikaintasunagatik” eta “berrikuntza kontzeptual, estetiko, tekniko eta eraikuntzakoagatik”.

Arkitektura garaikidearen adierazgarri handietako bat, eraiki zutenetik Donostiaren bereizgarri izan den artelana, jaialdien eta era guztietako azoken eta bestelako ekitaldien egoitza den kongresu-jauregia.

Kursaal asmo handiko proiektu baten emaitza da, Donostiari eta Gipuzkoari kongresuak eta kultura-jarduerak egiteko azpiegitura moderno eta berritzailea eman dien proiektuaren emaitza, hain zuzen ere.

 

BASQUE CULINARY CENTER

Basque Culinary CenterBasque Culinary Center-en eraikinak pilatutako hainbat plater irudikatzen ditu

Basque Culinary Centerren eraikina, 2011n amaitua, Miramoneko Teknologia Parkearen mazela batean dago. VAUMM estudioak diseinatua, eraikina bere inguruarekin organikoki integratuta dago, eta mazelaren desnibela barneko espazioa goitik (sarrera, jatetxea…) behera (ikasgelak eta laborategiak) antolatzeko aprobetxatzen du.

Eraikinera ipar-ekialdetik hurbilduta, ikusiko dugu terrazek pilatutako hainbat plater irudikatzen dituztela. Terraza horiei “entsalada-ontziak” esaten die jendeak.

 

MUSIKENE

Musikeneren egoitza berriaMusikeneren egoitza berria antiguako auzoan. Argazkia: Jorge Allende

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak Benta Berri auzoan du egoitza berria. Goi Mailako Musika ikasteko diseinatua izan den egoitza honek ikasgelez, bulegoez eta mediatekaz gain, auditorio bat ere dauka.

Itsas-piano baten kolorean oinarrituta aukeratu dute kolore beltza arkitektuek, kolore beltz honetatik argia sartzen da erakin barruko espazio guztiak argitzen dira. Goikalden duen urre koloreak eraikinari pertsonalitatea ematen dio eta beltzarekin ezin hobeki geratzen da.  

 

IESU ELIZA

IesuIesu parrokia Oroimenaren lorategitik ikusita

Elizako agintariek Espainiako gaur egungo arkitekturaren ordezkari gailentzat ematen den arkitekto bat aukeratu zuten Iesu eliza diseinatzeko: Rafael Moneo. Tenplu berri hau Donostiako Loiolako Erriberak auzoan dago, Amara eta Loiola auzoen artean. Parrokiaren ondoan, Donostiak Oroimenaren Lorategia egin du, indarkeriaren, terrorismoaren eta gerren biktima guztien oroitzapena bizirik gordeta izateko gune gisa. Elizak Frate Sole, azken lau urteetan egindako muduko arkitektura erlijioso onenaren saria jaso du. 

 

SAN TELMO MUSEOA

museo-san-telmo-vanguardiaSan Telmo Muesoaren barruko patioa eta fatxada

Alde Zaharraren bihotzean dago eta Nieto Sobejano Arquitectos estudioaren berriztatze-lan sakonaren ondoren, museoak ateak ireki berri ditu. XVI. mendeko komentu domingotar zaharra birgaitu eta abangoardiako eraikinarekin handitu dute.

Eraikin berriaren elementu bereizgarrietako bat fatxada da, eraikin osoa estaltzen duen aluminiozko fatxadan landareak hazten direlako. Ideia hau arkitekto taldearen eta Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero artisten arteko lankidetzaren fruitua izan da. Eraikinari Urgull Mendian aurkitzen den ingurunearen antzeko itxura eman nahi izan diote eta horregatik mendiko harri higatuetan hazten diren landareak inspirazio-iturru hartuta egin dute proposamen berezi hau.

 

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK

Gipuzkoa Batzar NagusiakGipuzkoako Batzar Nagusien eraikina

Donostiako Miramoneko Teknologia Parkean dagoen eraikin hau (hiru solairuko kubo bat, guztira 3.600 m2-ko azalera duena) Foru Aldundiaren hainbat erakunde ere biltzen dituen espazio eraiki baten zati da.

Eraikuntza hein berean pieza itsuak eta beiradunak uztartzen dituen kanpo-azal etengabea abiapuntutzat hartuta osatuta dago. Pieza itsuak Corten altzairuzkoak dira eta beira, berriz, gardena eta zeharrargia, eremuaren arabera; denek ere eraikin guztia biltzen duen estaldura bakarra osatzen dute. Barneko plazan, estaldura hori harri zeharrargiko —alabastroa— paramentuak dituzten beste bi fatxada-itxiturekin konbinatzen da, Batzar Nagusien eraikinaren itxitura nagusietan, aurretiko bistetan, Batzar Aretoko espazioaren atze-oihal gisa. Horiekin batera, guztiz beirazkoak diren itxiturak ditu, barnealdeko lorategi moduko patioetara eta erdiko plaza publikora irekitzen direnak. Lan-arlo guztiek ere hara ematen dute, beirazko fatxada bikoitzez eta metalezko ehunez egindako saretez babestuta, barneko espazio horri izaera ireki eta demokratikoa emateko.

 

 

 
X