Nola iritsi
Bere kokapen estrategikoari eta dauzkan azpiegitura ugariei esker, oso erraza da Donostiara iristea, oso lotura ona baitu munduko gainerako tokiekin. Aukera ezazu zuretzat egokiena den garraiobidea eta ekiozu zure bidaiari!
Hegazkinez
Donostiak 3 aireportu ditu 100 bat kilometroko itzulinguruan, eta horietako 2 nazioartekoak dira.
Donostiak aireportu bat du hirigunetik 20 kilometrotara, Espainiako hiri nagusiekin —Madrilekin eta Bartzelonarekin— lotzen duena.
105 kilometrora, Bilboko aireportua dago, Europa osoarekiko lotura duena. Eta 47 kilometrora Biarritzekoa; han, Frantziako eta nazioarteko konpainiek jarduten dute, baita low-cost konpainiek ere.
IRISGARRIA
Donostiako Aireportuaren irisgarritasunari buruzko informazioa
Aireportua |
Aireportuko busa |
Zerbitzu zuzena DONOSTIAko aireportua - DONOSTIA | |
Zerbitzu zuzena BILBOko aireportua - DONOSTIA | |
Zerbitzu zuzena BIARRITZeko aireportua - DONOSTIA | |
Ez dago zerbitzu zuzenik. Alsa eta Pesa bus-konpainiek Gasteizeko bus geltokitik eskaintzen dute zerbitzu hau. |
Autoz
Oso erraza da Donostiara autoz iristea. Hiria estatuko gainerako tokiekin eta Frantziarekin lotuta dago hainbat errepideren bidez: N-1 errepide nazionalaren bidez (Madril-Irun), AP-8 (Bilbo-Irun) eta A-63 (Paris-Irun) autopisten bidez eta A-15 autobidearen bidez (Iruñea-Donostia).
Donostiara iristeko beste modu erraza eta erosoa, autoa Irunen kokatuta dagoen Ficoba Erakustazokako parkinean doan aparkatzea eta Euskotreneko, Topo trenarekin hirigunera iristea da. (40 minutuko bidaia)
Donostiara iritsitakoan, 6.000 aparkaleku-plaza baino gehiago izango dituzu erabilgarri hiriko hainbat tokitan banatuak.
Donostia hirian ezin da espaloietan motoa aparkatu eta hau egiteak zigorra ekar dezake. Hiriak motorrentzako aparkaleku espezifikoak dauzka.
Trenez
ADIF-RENFE
RENFEko konpainiak urruneko zein aldiriko trenen zerbitzuak eskaintzen ditu
Donostiako geltokia hiri erdi-erdian dago. Norteko geltokia esaten zaio eta Espainiako hiri askorekin du lotura, besteak beste Madrilekin eta Bartzelonarekin. Nazioarteko helmugak ere baditu, hala nola Paris eta Lisboa.
IRISGARRIA
Tren-geltokiaren irisgarritasunari buruzko informazioa (Adif-Renfe)
EUSKOTREN
Hiriak, gainera, Euskotren du. Trenbide estuko sare bat da, Donostia Bilborekin eta Euskal Kostaldeko hainbat hirirekin —Zarautzekin, esaterako— lotzen duena. Hendaia (Frantzia) eta SNCF, frantziako ternbide zerbitzua, Lasartekin lotzen duen linea bat ere badu, Donostiatik pasatzen dena. Tren hau "topo" izenaz ezagutzen da.
IRISGARRIA
Amara geltokiaren irisgarritasunari buruzko informazioa (Euskotren)
SFCN
Hendaiako tren geltokiko trenek (SNCF frantziako trenbide zerbitzua), Parisen gisako munduko hiriburuekin egiten dituzte loturak.
Autobusez
ZERBITZU ERREGULARRAK
Donostiako autobus-geltoki berriak gure hiria estatu osoko eta Europako hainbat herrialdetako beste hiri batzuekin lotzen du. DONOSTIA Geltokia, Federico Garcia Lorca, 1 Pasealekuan kokatua dago, Norteko Tren Geltokiaren ondoan (RENFE). Kontaktua.
Donostia lurazpiko autobus-terminalak 21 darsena dauzka, kafetegia, kiosko eta maletak uzteko 66 kontsigna automatiko. Geltokiak, Navilens eta Navilens Go app seinaleztapen sistema du.Gainera bi solairuko aparkalekua dauka 384 ibilgailurentzako lekua duena.
IRISGARRIA
Autobus geltokiaren irisgarritasunari buruzko informazioa
Dbuseko (Hiriko autobuseko) zortzi linea, bus geltokiaren inguruan, kale mailan, gelditzen dira: 17, 24, 37 eta 45 lineak Renfeko tren geltoki aurrean; 9, 41 eta 42 lineak Duque de Mandas kalean eta 27. linea Gernikako Arbolaren pasealekuan María Cristina zubiaren ondoan.
Dbuseko autobusetan eskura ordaindu daiteke (gehienez 20 €ko billeteekin), txartel desberdinekin, hots SSCARD edo BASQUECARD txartel turistikoekin, MUGI, BAT eta BARIK garraio txartelekin, edo contacless moduko kreditu txartelekin.
Geltokian lagunak edo senideak hartu edo utzi behar dituzten kotxe edo auto partikularrek lurrazpiko "Estación" aparkalekua erabili dezakete lehengo 15 minutuak doan.
Besteak beste, Madridetik, Bartzelonatik, Santanderretik, Asturiasetik, Logroñotik, Iruñatik, Baionatik – Miarritzetik edo Paris ateratzen diren linea nazional eta internazionalez gain, gainotzeko linea probintzial (Lurraldebus) hauek ere autobus geltoki berrira iristen dira eta bertatik irteten dira: DO01, DO02, DO03, DO50B, DB02, DB03, DB07 eta UK01
LURRALDEBUSEKO LIENEN MAPA - IRTEERAKO DONOSTIATIK
IRISGARRIA
Hiriarteko autobus sarearen irisgarritasunari buruzko informazioa (Lurraldebus)
AUTOBUS GELTOKITIK IRTETEN DIREN LURRALDEBUS LINEAK
- DO01 Donostia - Zarautz - Bilbao
- DO02 Donostia - Zarautz - Vitoria / Gasteiz
- DO03 Donostia - Tolosa - Zumarraga - Bilbao
- DO50B Donostia - Bilbao Aireportua Loiu
- DB02 Ermua – Donostia
- DB03 Lekeitio - Donostia
- DG07 Eskoriatza - Donostia
- UK01 Azkoitia – Loiola – Azpeitia – Zestoa – Donostia
Bestalde, Feredico García Lorca, 2 helbidean, hurrengo linea hauek galdizten dira:
- E21 Hondarribia – Aireportua - Donostia
- UK09 Zumaia – Donostia (N634)
- UK10 Zumaia – Zarautz – Donostia (AP8)
BESTE LEKUETATIK IRTETEN DIREN LURRALDEBUS LINEAK
- UK11 Zumaia - Zarautz - Orio - Donostia (AP8)
- BU01 Lasarte Oria - Donostia
- BU03 - BU04 Andoain - Lasarte Oria - Donostia
- BU08 - BU09 Tolosa - Irura - Villabona - Andoain - Lasarte Oria - Donostia
- E01 P. Donibane - Lezo - Errenteria - P. Antxo - Donostia
- E02 Oiartzun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
- E09 San Pedro - Donostia
- E20 Hondarribia - Errenteria - P. Antxo - Donostia
- E21 Hondarribia – Aireportua - Donostia
- E26 Irun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
- E27 Hondarribia - Irun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
- BU11 Hernani - Aiete - Donostia
- BU05 Andoain - Urnieta - Hernani - Donostia
- BU12 Hernani - Astigarraga - Martutene - Donostia
- BU13 Hernani - Astigarraga - Donostia
ZERBITZU BEREZIAK
JAITSI ETA IGOTZEKO PROZEDURA ETA LEKUAK
Donostia Autobus Geltokia
Derrigorrezkoa da Donostiara iristen diren autobus pribatuak hiriko Autobus Geltokira sartzea (Federico García Lorca pasealekua, 1 - "43.317212, -1.977518") bidaiariak igo edota jaitsi daitezen, hiriko beste edonon egitea debekatua gelditzen delarik.
Funtzionamendua honako hau da:
- Zerbitzu” bakoitzak, hau da, bidaiariak jaitsi daitezen edo bidaiariak igo daitezen geltokian sarrera bakoitzak, 13,80€ prezioa dauka autobus bakoitzeko, BEZ-a barne.
- Autobusak gehienez 15 - 20 minutu egon daitezke nasan.
- Geltokira sarrera, BUS adierazten duen sarbidetik egingo dute, sarreran nasa zenbakia eta ticket bat emango zaielarik, gero ordainketa egiteko (kutxazainak -1 solairuan daude)
- 20 minutuak igaro ondoren, autobusak geltokitik irten beharko du.
- Geltokian gelditu nahi bada, baimena eskatu beharko da kontrol gelan (bulegoa 1º solairuan-BM ondoko atea) 943 47 51 50 eta 15€ ko prezioa izango du zerbitzutik kanpoko ordu bakoitzeko.
Pío Baroja (Miramar jauregiko atzealdean)
Bidaiarien igoera eta jaitsiera leku bat antolatu da hiriaren mendebaldean (Pio Baroja pasealekuan, Miramar jauregiaren atzealdean -43.314513 - 2.000097). Bertan doan 10 minutuz egon daiteke autobusa, bidaiariak igo eta jaitsi daitezen. Leku hau aproposa da hiriko monumentu ezagunetako batzuk bisitatzeko, ala nola, Miramar jauregia, Chillidaren “Haize Orrazia” eskultura edo eta Igeldo Jolas parkera igotzen den Funikularra.
Autobus Aparkalekuak
Autobusa aparkatzeko, Garbera Merkatal Guneko atzealdean kokatua dagoen doako autobus aparkalekura jo behar dute. (43°18'33"N 1°56'42"W).
Garbera Merkatal Guneak, hiriaren erdialdearekin konexioak ditu 33, 24 eta 27 hiriko autobus liniekin (Dbus konpainia).
Donostian ez ezik Gipuzkoako beste herri batzuetan ere badaude autokarabanentzako aparkalekuak, hala nola Legazpin, Errenterian eta Zumaian.
Txirrindaz
Donostiara ekialdetik, hegoaldetik eta mendebaldetik iristeko 3 ibilbide dituzu. Hurrengo ezaugarriak kontuan hartuta diseinatu dira ibilbideak:
- Bidegorriak
- Trafiko gutxien dituzten errepideak
- Landa eremuko bideak
- Malda gutxien dituzten ibilbideak