Merkatuak eta gourmet dendak
Bretxako merkatuko postuak
Donostiak bereizgarri duen sukaldaritza bikainaren sekretua janaria mimatzea eta kontu handiz egitea da, baina batez ere lehengaiaren kalitatea. Kalitatezko elikagaien produkzioa eta kontsumoa Gipuzkoaren bereizgarri bat dira: azoka eta merkatu tradizionalak, delicatessen produktuak saltzen dituzten dendak eta jatorri-deiturak dira horren erakusgarri.
Eusko Label ziurtagiria duten produktuak ez ezik —besteak beste, behikia, baserriko oilaskoa, esneko arkumea, goi-kalitateko esne pasteurizatua eta tomatea—, Ibarrako piper ospetsuak eta Tolosako babarrunak ere baditugu, baita jatorri-deitura duten produktuak ere, Getariako Txakolina eta Idizabal gazta, esaterako.
Donostiako Merkatuak
Gure gastronomiaren arrakastaren arrazoietako bat sasoian sasoiko produktuak dira neurri handi batean, lehengaien bikaintasuna nabarmentzen baitute. Lehengai horiek gure hiriko elikagai-merkatu tradizionaletan saltzen dira, hala nola Bretxako merkatuan eta San Martineko. Hara joaten dira egunero Donostiako sukaldaririk ospetsuenetako batzuk beren jatetxeetan zerbitzatuko dituzten haragia eta arraina aukeratzera. Merkatu horietan iraunarazten zaio baserritarrek eta dendariek beren baratzetatik zuzenean ekarritako produktuak saltzeko tradizioari.
Merkatuak eta azokak
Azokak
Donostiako sukaldaritza tipiko bikainaren sekretua mimatzea, egiten jakitea da; baina, batez ere, lehengaiaren kalitatea da. Kalitatezko elikagaiak ekoiztea eta kontsumitzea Gipuzkoaren bereizgarria da.
- Txakolin Eguna
- Aste Nagusiko azoka
- Nekazaritza ekologikoaren azoka
- Euskadiko garagardogileen azoka
- Perretxikoen jaia
- San Tomas azokas
Bretxako merkatua
Bretxa merkataritza-gunea Boulevarden dago, Kursaal Kongresu Jauregiko kuboen eta Udalaren artean.
Merkatu tradizionalaz gain, merkataritza-gune honek mota guztietako establezimenduak ditu, Bretxa plazara ematen duten bi eraikinetan banatuta.
San Martin merkatua
2005ean inauguratua, San Martin azoka berriak 1884an eraikitako eraikin zaharra ordeztu du. Merkatu tradizionalaren abantailak (barazkiak, haragiak, arrainak) eta merkataritza-gune modernoak ezin hobeki batzen ditu.
Handizkarien postuetan, bezeroak kalitaterik hobereneko herrialdeko produktuen eskaintza zabala aurkitzen du.
Ordiziako eta Tolosako azokak
Donostiatik kilometro eskas batzuetara Ordiziako eta Tolosako azokak aurkitzen ditugu. Inguruetako bi azoka garrantzitsuenetakoak.
Ordiziako Azoka
XI eta XII mendeetan du jatorria, eta eskualde guztiko nekazaritzako eta abeltzaintzako produktusaltzaileak biltzen ditu asteazkenero.
Tolosako Azoka
Tolosako azoka Kanpoko hiru gune desberdinetan kokatutzen da eta hiriaren erdialde osoak azoka handi baten itxura hartzen du larunbatero.
‘Gourmet’ Dendak
Donostiako ‘delicatessen’ dendetan izugarri zaintzen dituzten kalitatezko lehengaiak. Bertan, hemengo produkturik adierazgarrienetakoez gain, kultura gastronomiko bikaina eskatzen dute, zerbitzurik onena emanez.
Aitor Lasa Gaztategia
Zorroztasunez eta maitasunez hautatutako elikagaiak aurkitutko dituz Aitor Lasa Gaztategian: eskuz egindako gaztak, onddoak, basoko perretxikoak eta eurek egindako eta bertako beste hainbat produktu naturalen aukera zabalena ere. Gertutasuna oinarri dituen tratua eta produktuen kalitatea dira euren ezaugarriak.
Bombonería Maitiana
"Autore-produktua egiten dugu, kasu askotan bezeroaren nahien neurrira. Gurean, elaborazio konplexua dago. Kultura dago, hedapen irudimentsua, sortzailea, ikusmen-dastamenean eta ahosabaian. Eta, gainera, tokiko produktua gara, km0 gara, trazabilitate bermatua eta iraunkortasunarekiko konpromisoa gure produktuaren oinarrizko osagaietan"
Garrarte
Gozogileen laugarren belaunaldia da. Bere produktu guztiak antzinako formula eta moldeekin eginak daude, bezeroak hauek dastatzean haurtzarora buelta daitezen. Bere espezialitateak garrapinatuak, gozokiak, turroiak, txokolateak eta gozokiak dira, guztiak eskuz eginak.
Goñi Ardoteka
Goñi adotekan ardogintza maite dute eta hori dela eta, munduko txokoguztietako arimadun ardoak dituzte. Ardoez gain, bermutak, likoreak, garagardo artisauak eta delicatessen produktuak ere topatuko dituzu. Uretan zehar dastatze tematikoak, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egiten dituzte.
Gourmet
Kafeen, teen eta tisanen Boutique bikaina izenarekin da ezagunagoa. Teen eta kafeen aukera amaigabea kutxa metaliko dotoreetan eskaintzen dute. Produktu guztiak naturalak eta uztakoak dira. Gainera, munduko kafe entzutetsuenak ere topatuko dituzu bertan.
Izarbide
Supermerkatu ekologiko honek hurbiltasuna, tokiko bizitza, hurbileko tratua, balio katean ekitatea, kontsumo iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetuaren aldeko apustua egiten du.
Viandas Donostia
Hestebeteak egiten dituzten artisauak gara. Viandas-Donostian urdaiazpikoa, solomoa, gazta eta askoz gehiago aurkituko duzu, pasientziaz eta gure artisauen maitasunez eginak. Zatoz gure produktuak dastatzera Urbierta kaleko 19ra. San Martin azokaren ondoan gaude.
Aramendia
Chocolatería Aramendiak txokolatea fabrikatzeko bere tailerra du. Produkzioa jendearen aurrean egiten da bertako produktuekin eta fabrikazioko teknika aurreratuekin. Lehengaia kalitate handikoa da, eta produktuak dastatzea bilatzen du. Gainera salmentarako formatu desberdinak dituzte: take away, oparia, poltsa eta abar.