Udaberriaren etorrerarekin, Donostiako mendiak, parkeak eta lorategiak mota guztietako loreekin koloreztatzen dira, hiriaren edertasuna eta xarma are gehiago nabarmenduz, eta bertako azokak denboraldiko barazkiekin betetzen dira: ilarrak, zainzuriak, babak. Donostian hamaika planez gozatzeko garai magikoa da, Animatuko al zara?
Naturan murgiltzeko eta arnasa hartzeko ibilbideak…
Eguraldiak eta itsasoak lagunduz gero, udaberria ere itsasotik Donostiaz gozatzeko garai ona izaten da: motoran, katamaranean, belaontzian edo arrantza-otzi batean hiria beste ikuspegi batetik ikusi ahal izango duzu… Kontsultatu nahi al dituzu itsasoko gure jarduerak?
Gastronomiaren erdigunean zaude… utzi zeure buruari gozatzen!
Zeharkatu Donostia punta batetik bestera eta mirestu bertako pasealekuetan topatuko dituzun aire zabaleko eskulturak: Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa, Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eta Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia
Gustu guztietarako jaialdi eta ekitaldiak
Donostiak bizi-bizirik jarraitzen du! udaberria iristen denean, diziplina artistiko askotako ekitaldiak iristen dira gure kaleetara: Maratoi Erdia, Giza Eskubideen Zinemaldia, Dock of the Bay, Museoen Eguna eta askoz gehiago!
llunabar onenak!
Esperientzia ahaztezin batekin amaitu nahi duzu eguna? Ikus ezazu ilunabar ikusgarria itsasoaren aurrean,esperientzia gastronomiko batez gozatzen duzun bitartean. Gainera, Donostian iluntzeak ikusteko tokirik onenak gomendatzen dizkizugu!
Ezagutu aire zabaleko merkataritzagune txiki handi bat… saltoki txikiak eta marka handiak Donostiako gune erromantikoan! Tokiko diseinatzaileak, saltoki bereziak, mende bete baino gehiagoko antzinatasuna duten saltoki komertzialak… Ezagutu erosketak egiteko aukera guztiak!
Ikasi eta gozatu… familian!
Ikasi modu dibertigarrian Aquariumeko 200 arrain-espezie baino gehiagoren artean, harri eta zur geratu planetarium handiarekin eta haurrentzako esperimentu zientifikoekin Eureka! Zientzia Museoan edo Igeldo mendiko vintage erako atrakzio-parkean. Hiria beste erritmo batean ere ezagut dezakezu autobus edo tren turistikotik. Haurrekin batera gozatzeko plan mordoa dugu!
Barnera zaitez txoko benetakoenetan: Donostiako auzoak
Kulturiza zaitez hiriko arte-galerietan eta museotan!
Ez dago lainotutako eguna edo egun euritsu bat baino ezer hoberik euskal kulturan edo kultura garaikidean barneratzeko Tabakaleran, San Telmo museoan, Chillida Lekun edo Albaolan... Bisitatu Donostiako museo eta arte-galeria ugariak.
Ekarri gogora Donostiako Belle Époque garaia
Bizi nahi al dituzu berriro Donostiako Belle Époque garaiko urre-koloreko urte haiek txango atsegin bat emanez? Garai haren ezaugarri izan ziren historian, pasealekuen eta eraikin dotoreetan barrena egindako ibilbidea izango da… Ezagutu hiriko bisita gidatu hau eta beste batzuk!
Hiriko arkitektura miresteko ibilbidea
Miretsi hiriko arkitektura eta jarri arreta bertako eraikin erromantiko, arrazionalista eta garaikide zoragarrietan eta bertako eraikin erlijioso eta historikoetan: San Bizente eliza, Santa Maria basilika edo Artzain Onaren katedrala, adibidez.
Mima ezazu zeure burua… itsasora begira dagoen span
Ba al dago itsasora begira dagoen La Perla- Talaso Sporteko talasoterapiako zirkuitu bat, edertasun-tratamendu bat edo masaje erlaxagarri bat baino ezer hoberik? Ezagutu mende bat baino gehiagoko historia duen bainuetxe hau, Donostiako Belle Époque garaiaren ikurra.
Txangoak Donostiatik
Donostiatik gertu-gertu, galdu ezinak diren txangoen aukera zabala topatuko dugu: Gipuzkoa berdean egindako murgilketa, Hondarribira eta Pasaira txangoa, edo Txakolindegi batean egindako ardo-dastaketa, adibidez. Aztertu txango guztiak!