Sagardotegi esperientzia Astigarragan






Sagardoaren kulturan oinarrituriko esperientzia
Sagardoetxea: Sagardoaren museoa Museoak sagarra eta sagardoaren kulturara gerturatzeko hiru gune berezitu eskaintzen ditu. Batetik, sagastia, bestetik museo-gunea eta azkenik, dastaketa-gunea.
Alorrenea Sagardotegian izango da bazkaria. Bisitariak sagardotegiko ohiko menua dastatzeko aukera izango du: bakailu tortila, bakailu frijitua piper berdeekin, txuleta, gazta intxaur eta irasagarrarekin eta sagardoa txotx erara.
Oparia: Sagardoaren kulturan oinarrituriko esperientzia bukatzeko, bisitariak sagardo botila jasoko du.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
HERRIA | Astigarraga |
---|---|
TOPAGUNEA | Sagardoetxea - Kale Nagusia, 48 (20115 Astigarraga) |
IRAUPENA | 3 ordu inguru |
ORDUTEGIA | Bisita eta bazkaria Alorrenea Sagardotegian: Asteartetik igandera 12:30ean. Bisitak gutxi gora behera ordu bat irauten du. |
HIZKUNTZA | Euskara, gaztelania, ingelesa |
GARRAIOA | Garraio pribatua ez dago sartuta. |
PREZIOA | 39€ (BEZa barne), Gazteak (4-17 urte) 19€ |
GARRANTZITSUA EROSKETA EGITEAN | Zure telefono zenbakia idatzi eta gero bisita zein hizkuntzatan egin nahi duzun adierazi! |
OHARRA | Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera. |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.