Bazatoz Abenduko zubian?
- Donosti Feeling
- 2022 Aza 21
Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina.
Argazkia: Sisters & City Argazkia: Javier Larrea
Ezinbestean ezagutu beharrekoak...
Pintxo bat jan: Pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.
Kontxako Badian argazki bat ateratzea: Kontxako badia Donostiaren irudia da: irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… Kontxako hondartza hiriaren erdi-erdian dago.
Donostia hiria argitua ikusten lehena zu izatea: Zubi honetan gabonak gertu somatzen hasten ditugu izan ere, Donostiako kaleen kolorea aldatu egiten da eta oraindik magikoagoa bilakatzen da.
Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.
Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Behin Haize Orrazira iritsita atseden hartu eta edertasunaz gozatzea baino ez duzu.
Ezagutu Donostiako auzoak: hein handi batean, euren hondartza zoragarrietan nabarmentzen da auzo bakoitzeko berezitasuna. Deskubritu auzo bakoitzaren nortasuna.
Bisita gidatuak eta jarduera onenak
Denbora gutxi duzu... eta hiria eta Donostiako inguruak ezagutu nahi dituzu? Prestatu gure bi bisita berriakin gozatzeko:
- Euskal kulturaren funtsa ezagutu nahi baduzu... ez galdu jarduera berezi hauek.
- Donostiak eskaintzen duen pintxoen kultura bereziaren ezaugarriak ezagutu nahi badituzu edo sagardotegi batera joan nahi baduzu... esperientzia gastronomiko hauek kontsultatu.
- Goxotasunean ondo pasa nahi baduzu... Donostiako museoetara hurbildu eta aukeratu gehien gustatzen zaizuna! Edo momentu dibertigarri bat pasa dezakezu Donostiako Kasinoan, zergatik ez!
Erosketak
Prestatu kaleetan ibiltzeko, Donostia aire zabaleko merkataritza gune handi baten antzekoa baita. Gainera egun hauetan erakuslehioak inoiz baino dotoreago ikus ditzakegu, Erakusleihoen Txapelketa, antolatzen baita gabonetan.
Argazkia: Donostia Shops
- Donostiako oroitzapen bat eraman nahi baduzu… euskal artisautza adbidez? Edo gourmet produkturen bat?
- Bikotekideari opari bat eraman nahi badiozu… makina bat modako denda dituzu.
- Argazkietan ondo ateratzeko apain jarri nahi baduzu… ile-apaindegi,lurrindegi, eta bitxi-denda onenak, eta abar luze bat.
- Donostia gogora ekartzen dizun apingarri orginala nahi duzula?...Arte galeriak ere baditugu
- Gure shopping-gida behar duzu, zalantzarik gabe.
Non jan dezaket?
Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.
Eta euria edo hotza egiten badu...
GORA BIHOTZAK! Donostia hiri ederra da euria ari duenean. Negu giroak eta euriak argazki liluragarriak ateratzeko parada eskainiko dituzte, eta esperientzia paregabeak biziko dituzu.
Lehen ideia: bainua Talasoan
Bainua talasoan, Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.
Bigarren ideia: ezagutu ezazu hiria hotzik pasa gabe
Garraiobide turistikoari esker goza ezazu bidaia desberdin batekin busean nahiz trenean, igo zaitez Igeldora funikularrean edo bisita ezazu badia beste ikuspuntu batetik!
Hirugarren ideia: ezagutu hiriko museoak
Hiriak museo-eskaintza zabala jartzen dizu aukeran, jakinzaleenen beharrak asetuko dituzten erakusketa eta instalazioekin.
Ez ahaztu kontsultatzeaz...
Kultur eta gabonetako agenda... antzezlanak, merkatuak, kontzertuak, erakusketak, eta bestelako informazioarekin.
Turismo bulegoa
Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.
abenduak 3tik 10ra bitarte | 10:00 - 19:00 |
---|---|
abenduak 11 | 10:00 - 14:00 |