Gourmet eta hemengo produktua
AITOR LASA GAZTATEGIA

Zorroztasunez eta maitasunez hautatutako eskuz egindako gazta, onddo, basoko perretxiko eta norberak egindako bertako beste hainbat produktu naturalen aukera zabalena, zerbitzurik onena eskaintzeko.
CHOCOLATERÍA ARAMENDIA

Txokolatea fabrikatzeko tailer propioa. Produkzioa jendearen aurrean egiten da bertako produktuekin eta fabrikazioko teknika aurreratuekin.
GARRARTE
Gozogileak gara 1880. urtetik eta gurea laugarren belaunaldia da. Gure produktuak osagai naturalekin prestatzen ditugu. Garrapiñatuak, karamelua, turroiak eta txokolatea dira gure espezialitateak, besteak beste.
GOÑI ARDOKETA - SAN SEBASTIAN WINE SPOT

Ardogintza maite dute. Munduko txoko guztietako arimadun ardoak. Dastatze tematikoak gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Bermutak, likoreak, garagardo artisauak eta delicatessen produktuak ere topatuko ditugu.
IZARBIDE
Produktu ekologikoen aukera hoberena eskaintzeko taldean lan egiten dugun tokiko denda-talde bat gara.
LA SEVILLANA

1944. urtetik irekita dagoen betiko saltoki donostiarra. Negozioa zuzentzen hirugarren belaunaldia gara. Olibetan, oliotan, kontserbatan, bakailaoan, txakolinetan, gaztan eta abarretan espezializatuta gaude. Hauxe da gure leloa: 'Kalitate gorena prezio onenean'.