Route 25, Donostiako txirrindularitza itzulia

Pasa den irailetik, Donostiak 25 kilometroko ibilbide ziklista berria du: hiriko leku ederrenetatik eta ospetsuenetatik igarotzeaz gain, hain ezagunak ez diren auzo eta paraje interesgarriak aurkezten eta ezagutarazten dizkigun bidea.

Hiriak duen 70 kilometroko bidegorri sare bikainari esker, Kalapie elkarte ziklistak paseo zirkular hau diseinatu du eta Donostiak txirrindularitza ibilbidea duten hirien zerrendan sartu da, Europako hainbat udalerriekin batera: Gasteiz, Bordele, Toulouse, Estrasburgo edo Brusela.

route25-cristina-enea

Dudarik gabe gure lurraldea ezagutzeko modu perfektua, jasangarria eta osasuntsua, eta txirrindulari guztiek erraz egin dezaketen ibilbidea: hiriko ziklistek, kirolariek, turistek, donostiarrek zein bisitariek. Gainera, bakarrik edo taldean egiteko aproposa da eta oso segurua eta laua da, Ametzagañako parkera igotzeko dagoen aldapa izan ezik.

Bi noranzkoetan egin badaiteke ere, osoa edo zatika, hiriko toki ezagunenetako batetik hastea eta amaitzea gomendatzen da: Udaletxe aurreko Alderdi Eder lorategia. Ibilbideak Kontxako badiatik jarraitzen du Haizearen Orraziraino, atzera egiten du apur bat Unibertsitateetatik pasatzeko eta Morlanseko tuneletik Amara auzoraino eta Anoetako futbol zelaira iristen da.

route25-udaletxea

route25-kontxa

route25-amara

Ondoren, bideak ibaiko ezker ibaiertzetik jarraitzen du Loiolarantz eta Egiako auzoan dagoen Ametzagañako parkera igotzen da. Handik Intxaurrondora jotzen du, Ategorrietatik jarraitu eta Zurriolako hondartzaraino jaisten da. Zurriolako zubitik pasa ondoren Pasealeku Berrian barrera abiatzen da, portutik pasa eta hasierako punturaino: Alderdi Eder.

route25-gros-paloma

route25-kursaal

Ziur gaude hiria bisitatzeko aukera berri hau oso gustuko izango duzuela! Ibilbidearen mapa esteka honetan ikus dezakezue eta eta informazio gehiago eskuratzeko, wikiloc webguneko deskribapena ere kontsulta dezakezue.

X