Donostiako sekretu gozoena erakutsiko dizut…

Ba ote da Donostian pintxoak jan, Igeldo mendira igo edo Kontxa hondartza ezagutzea bezain gauza tradizionalagorik? Bada: etxeko izozkiez gozatzeko esperientzia bizitzea; krematsuak dira, ahoan ordu luzez zaporea uzten dizuten horietakoak. Betiko izozki horietako bat.

comer un helado en donosti

Ez du axola uda edo negua den, hotz egin, euria aritu edo eguzkiak erruz jotzen duen. Beti ikusiko duzu izozki-denda bat irekita, eta pertsonaren batekin topo egingo duzu Alde Zaharretik ibiltzen, edo Kontxako pasealekuko behatoki batetik ilunabarrarekin disfrutatzen, terrinan edo kukurutxoan izozki bat dastatzen duen bitartean.

Izan ere, Donostian izozkia ez dago lotuta denboraldi edo klima bati, une batzuei baizik.

Ezin utziko duzu hiria Saguesetik ilunabarra ikusi gabe, edo gaua heldu denean Badiatik edo Paseo Berritik esku artean izozkiarekin paseatu gabe. Are, ezin duzu Donostia bisitatu, eta haren izozki-dendetako batean izozki bat ez jan.

Non jan etxeko izozkiak?

Pertsona zalantzatia bazara, hobe duzu lasaitasunez hartzea. Lehenik eta behin, izozki-denda aukeratu behar duzu; izan ere, jakizu 15etik gora dituzula Kursaaletik Boulevarderako tartean bakarrik. Baina ez dira bakarrak. Loiolako Erriberak, Antigua, Amara, Egia edo Gros zeharkatzen ari bazara, izozki-dendak aurkituko dituzu, eta ezin ihes egin gozameneko zorion-une horri, adikzioa sortu ere egiten du eta! Ez dut izozkia gustuko ez duen inor ezagutzen!

Bideoa: Casa Aramendia

Izozki baten hautua egitean, kolorez jositako erakusmahai luzeak izango dituzu aurrez aurre. Dastatuak izateko prest dauden izozki litro piloa dira. 30 zaporetik gora, koloragarri eta gehigarririk gabe gehienetan, bestetan azukre gutxiz, betiere kalitateari eutsiz.

casa arnaldoFoto: Casa Arnaldo

Hamarka zapore dituzu, exotikoetatik hasi, adibidez, mangoa edo pistatxoa (turisten gogokoenak), eta tradizionaletaraino, hala nola jogurta, limoia edo txokolatea, ahaztu gabe zapore berritzaileenak, adibidez, Kinder Bueno, Cookies edo Esne Gozokia. Gainera, kutixi berritzaileak aurkituko dituzu, adibidez, Errege Opil izozkia, benetako plazera litxarreroa baldin bazara.

Izozki-denda guztien artean, hemen dituzu itzal handieneko hiru.

CASA ARNOLDO: Hiriko zaharrena

Garibai kaletik igarotzen zaren bakoitzean, beti ikusiko duzu kafezko edo txokolate beltzezko izozki-bolen kukurutxo bat duen norbait. Eta 1935etik hiria gozogintzaz blai jarritako Casa Arnoldokoak izango dira segur aski. Haiek izan ziren lehendabizikoak. Urte hartan, Donostian lehorreratu ziren Italiatik etorrita. Aldean ekarri zuten izozkia egiteko artea. Etxeko errezetak, artean mantentzen den formula tradizional batez onduak.  Txokolatearen amorratua bazara, ezin bestekoa duzu etxe honetara bisita egitea, haren izozkiak magia baitira, hotz eta krematsu, ordutan irauten duen zapore bizia. 

helados casa-arnaldoFoto: Casa Arnaldo

HELADERIA LOS ITALIANOS: Zorionez beteko zaituzten zaporeak

Izozki-denda hau aukeratzea irabazlearen aldeko apustua da. 50 urtetik gorako historia du, eta bere izozkien etxeko errezeta belaunaldiz belaunaldi heldu da guregana. Egun, lehen bezala jarraitzen dute izozkia prestatzen, berezko produktuekin eta % 100 etxekoa.
35 zaporetik gora, exotikoenetatik hasi eta tradizionaletaraino, tartean direla aste batetik bestera aldatzen diren espezialitateak. Nire gomendioa duzu egin berriak direnak eskatzea… eta disfrutatzea.  Zerbaitekin kezkatuta bazaude, etorri Aldamar kalera eta gozatu Quitapenas izozkiarekin. Zaporea bat dator haren izenarekin, “super-ahalmena” baitu kezkak uxatu eta dastatzailea zorionez asetzeko.

Comiendo un helado en Donostia-San Sebastián

Comiendo un helado en Donostia-San Sebastián

Comiendo un helado en Donostia-San Sebastián

OIARTZUN IZOZKI-DENDA: Zapore zoragarrien paradisua

Izozki-denda honetan sartzea bakarrik esperientzia bat da. Izen originalak dituzten zaporez betetako erakusmahai bat du, eta jiraka ere mugitzen dira, errepika dezazun, hirutan hartu, eta berriz ere eror zaitezen. 52 zapore guztira, eta horietatik 48 zeliakoentzat aproposak, eta 12 beganoentzat bereziki prestatuak.
Oiartzun paradisua da izozki berriak probatu, mokadu berean askotariko zapore eta aroma sortaz disfrutatzeko irekita dauden pertsonentzat. Donosti edo Udaberria bezalako parerik gabeko zaporeak nahastu egiten dira erakusmahaian, ohikoagoak diren beste batzuekin.

Izozki-denda hau artisau-lanari atxikia da, gozogintza eta izozki tradizioaren bateratzailea: bertako lantegitik opil zaporetsuko izozkiak sortzen dira, adibidez, Errege Opil zaporeduna. Donostian egindako izozkien kalitatearen kondaira handitzen duten artisautza, tradizioa eta berezko produktuak.

oiartzun 3Foto: Casa Oiartzun

 

Zorionez betetako bolak

Izozki bat presarik gabe disfrutatzea, urtzen utzi gabe hura miazkatzea, benetako izozkia dela jakinez, osasuntsua da, krematsua, testuraz eta zaporez betea. Une paregabea Badiatik paseatzen, Alde Zaharra zeharkatzen edo Sagueseko ilunabarraz disfrutatzen duzun bitartean. Ezin duzu Donostiatik alde egin hiriko zapore gozoena dastatu gabe, gozamena da eta.


Nire birramonak kontatu ohi zuen lehen izozkiak farmazietan saltzen zirela, medikamendua bailitzan. Ondo pentsatuz gero, badu bere logika, ez baitago gozoki honek sendatuko ez duen gaitzik. Inoiz ikusi al duzu inor izozki bat eskuetan duela begiak itxi eta irribarre egin gabe? Izan ere, tristeen, gogaituen, estututa eta deskonektatzeko premiaz zauden uneetan, benetan, ez al duzu izozki bat jatea pentsatu? Alajaina, benetako zorion bolak dira eta!

oiartzun 2Foto: Casa Oiartzun

X