Ibilbideak txirrindaz

Koipeztatu ondo bizikletaren katea eta ezagutu Donostia eta honen inguruak bizikleta gainean

Donostia

Donostia eta honen inguruetan, behar bezala prestatutako, bidegorri eta bide berdeak daude. Hauek, modu atseginean eta arriskurik gabe, bizikletaz gozatzeko eta naturarekin harremanetan egoteko aukera eskaintzen digute.

rutas-en-bici

Donostiako bidegorri-sarea, Herbehereetakoei inbidiarik ez dien 30 kilometroko bidegorrien sarea da. Horregatik, pedalei eragitea atsegin baduzu, Donstia eta Donostiako auzoak ezagutzeko hiru ibilbide proposatzen dizkizugu:

vuelta-particular-donostia-barriosArgazkiak: Kalapie

  1. Donostiako mendebaldea
  2. Donostiako ekialdea
  3. - Route 25, Donostiako Txirrindularitza itzulia

 

Leitzaran bisitari-zentroa. Bide berdea bizikletaz.

Valle Leitzaran en bici

Ezagutu Leitzaran bailara, eta gozatu eskaintzen dizugun abentura ekoturistikoaz.

Bizikleten alokairua Leitzaran Bide Berdea ezagutzeko, ibilbideak, ferrata bidea, orientazioa eta bisita interpretatuak naturan.

 

Gipuzkoa

Donostia eta ondoko herrien arteko loturak edo, besteak beste, Bidasoako, Oiartzungo, Leitzarango eta Urolako bide berdeak ezagutu nahi badituzu Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea kontsultatu.

rutas-bici-gipuzkoa

Bide berdeak eta hiriarteko bidegorriak

bide-berdeak-bidegorriak

Neurrira egindako txirrindularitza ibilbideak

fotos-de-kiliArgazkiak: Basque Country Cycling Kili

Bakoitzaren neurrira egindako txirrindularitza bidai bat nahiago baduzu Basque Country Cycling Kili-k maila guztietako ibilbideak proposatzen dizkizu. Kostaldeko ibilbideak edo txirrindularitza garbienarekin topo egiteko eta bertan dena emateko mendiko ibilbideak dituzte. Kilin ibilbide eta portu harrigarrienen aukeraketa bat egin dute eta gida eleaniztun baten laguntzarekin 1, 2, 3 edo egun gehiagotako irteerak egiteko aukera izango duzu. Horrez gain, norberaren neurrira egindako planak eskaintzen dituzte eta eskaerapean egindako bidaien antolakuntza ere.

X