Museoen Nazioarteko Eguna Donostian

Ate irekien jardunaldia eta beste ekintza gehiago, “Museoen boterea” lelopean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Maiatzaren 18an (asteazkena) Museoen Nazioarteko eguna da. Donostiako museoek jarduera desberdinak prestatu dituzte egun hau ospatzeko. Animatu eta hurbildu zaitez Donostiako museoetara! 

 museo poster

 

San Telmo Museoa

san telmo fachada

Ospakizunarekin batera, maiatzaren 18, 21 eta 22an museorako sarrera doakoa izango da egun osoan zehar. Erakusketa iraunkorraz gain, egun hauetan doan ikusi ahal izango da "Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Elkarrizketa 50eko eta 60ko hamarkadetan" erakusketa.

oteiza chillida

Halaber, museoaz beste era batera gozatzeko aukera emanez, San Telmo museoak programazio berezia eskainiko du maiatzaren 18tik 22ra: Musika, bisita bereziak eta dantza saioak izango ditugu bertan.

Chillida Leku

Museo Chillida Leku Museoa

Museoen nazioarteko eguna dela eta, Oiasso museoak, Topicek eta Chillida Lekuk bat egingo dute ekainaren 3an Oiasson, 4an Topic-Tolosan eta 5ean Chillida Lekun egingo den Aniztasunaren Galan.

aniztasunaren gala chillida leku

Aniztasunaren Galara gonbidatutako artistak Kaskabel, Iñaki Salvador, Emma Larreta, Simon Ezquiaga Verdini Dantza Taldea, Ezezagunok eta Jakes Txapartegi dira. Musika eta dantza emanaldiek arteak mugarik ez duela erakutsiko dute; eta museoek etorkizun justu eta iraunkor bat eraikitzeko duten balioa berresteko aukera izango dugu.

Euskal Itsas Museoa

Ontziratu zaitezweb

Aurten, ekintza ugari proposatuko dituzte Euskal Itsas Museoatik Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Jardueren artean erakusketetara doako bisita gidatuak eta “Ontziratu zaitez…” topaketak eskainiko dituzte:

- BISITA GIDATUA "Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea": 11:00 (eusk) eta 17:00 (cast)
- BISITA GIDATUA "Rumbo a la esencia": 12:00 (cast)
- HITZALDIA "Ontziratu zaitez… Ander Arreserekin". Doan. 19:00 (cast)

 Sagardoetxea (Astigarraga)

sagardoetxea

Maiatzaren 18an museoko sarrera doakoa izango da. Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Sagardoetxeak “Gure ondarea ezagutuz” bisita berezia eskainiko du Gordailuko pieza batzuekin. 

  • “Gure ondarea ezagutuz”
  • Eguna: Maiatzak 18, asteazkena
  • Ordutegia: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30

Informazio gehiago 

Eureka! Zientzia Museoa

eureka planetario 01

Maiatzaren 18an bisitari guztiek doan sartu ahal izango dute museora. Gainera, planetario-saioz betetako jarduera astronomikoen programa berezia eskainiko dute Planetarium digitalean. Bertan, naturak eskaintzen digun ikuskizunik ederrenetako batez gozatuko dugu, hala nola, zeru izartsua ikusteaz, eta Donostiatik ilundu ondoren ikus daitezkeen izar, konstelazio eta planeta nagusiak erakutsiko dizkiote ikusleari.

Museoen boterea, Eureka!-tik indartsu erakutsi nahi izan du museoen funtsezko balioa etorkizun hobea eta iraunkorragoa eraikitzeko.

  • 2022ko maiatzaren 18a, asteazkena
  • Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
  • Ordutegia: 10:00 - 19:00
  • Sarrera doan
  • Zuzeneko saioak planetariumean (30 min): 17:15 euskara | 18:00 gaztelania

Informazio gehiago

X