Kaldereroak

Hungariatik datoz Inauterien berri ematera! Otsailaren 19ean iritsiko dira Donostiara.

Kaldereroak

Kaldereroen konpartsek kaldereroak Donostiara etorri izana ospatzen dute eta inauteriaren hasiera iragartzen dute (iñudeen eta artzainen desfilearekin batera). Donostiako kaleetan barrena ibiltzen ziren lehen otsaileko lehen larunbatean, edo Kandelerio egunaren (aurten 2022 otsailaren 19ean) ondorengo larunbatean, gauez. Kaldereroen konpartsa tradizionala aurten otsailaren 19ean Alde Zaharretik irteten da, eta 18 tribuk osatzen dute. Raimundo Sarriegiren doinuen erritmoan beren eltzeak eta zartaginak joz ibiltzen dira, beste hainbat pertsonaiarekin batera: erregina, damak, zuzendaria eta horren laguntzaileak, hartza, hartz-kumea eta hezitzailea.

caldereros postberria2

XIX. mendearen lehen erdialdiko inauterietan aurrekariren bat edo beste izan zuen arren, Hungariako Kaldereroen jatorrizko Konpartsak 1884ko otsailaren 2an —Kandelerio eguna—, goizean, desfilatu zuen Donostian, eta, ondoren, desagertu egin zen 1912an, Pio X.a aita santuaren eskutik. Kaldereroen konpartsek hainbat elkarteren bultzada izan zuten, hala nola Gaztelupe elkartearena 1924an eta Gaztelubide elkartearena 1942an.

caldereros postberria3

Kaldereroen konpartsei buruzko informazio gehiago 

X