Inudeak eta Artzainak

INUDEAK ETA ARTZAINAK

Inauteriak baino lehen iñude eta artzainek girotzen dute Donostia

Kalderero larunbataren ondorengo igandean (aurten otsailaren 20an) Inudeen eta Artzaien ospakizuna egiten da. Jaialdiak artzainak hirira jaisten zirenean beraien eta inudeen artean izaten ziren gorteiatzeak ospatzen ditu, eta haurren txertaketa irudikatzen du. 

Hiriak inauterirako bidean egiten dituen ekitaldietako bat da. Funtsean Raimundo Sarriegi maisuaren musikaren erritmoan egiten da desfilea. Bertan, inude eta artzainen 30 bat bikote eta 60 danborrari inguru ateratzen dira, baita beste hainbat pertsonaia ere, hala nola alkatea eta haren emaztea, idazkaria, gotzaina, mezamutilak, mikeleteak, olata-saltzaile edo barkillero bat, zapata-garbitzaile bat eta garai hartako beste pertsonaia batzuk.

inudeartzainakpostberria

Ospakizun hau 1912an desagertu zen, Pio X.a aita santuak ordura arte jaiegun izandako Kandelerio eguna lanegun izendatu zuenean. Geroago, 1977an, Kresala elkarteak behin betiko berreskuratu zuen bere hamargarren urteurrena ospatzeko jardueren artean txertatuta.

Inude eta artzainei buruzko informazio gehiago

 inudeartzainakpostberria3

X