Inauteri-garaia
- Kultura
- 2023 Urt 22
Eman diezaiogun ongietorria Donostiako maskaradako protagonista den Momo Jainkoari, hiria alaitasunez txarangen erritmoan zeharkatuko dituzten karrozez inguraturik.
Badatoz Donostiako inauteriak!
Inauteriak Donostian iragartzen hasten dira urtarrilaren 20tik aurrera, Donostiako martxa dela eta: Donostiarrei oihu egitera gatoz, pozaldiz! Inauteriak datoz! Baina badira beste mugarri batzuk inauteria iritsi aurretik: Kaldereroak eta Iñude eta Artzainak.
Konpartsak Donostian
Txiki eta handi, donostiar guztiek parte hartzen dute konpartsatan, asteburuan hiria zeharkatuz eta dantzaz eta dibertsioz betez. Aurretik landutako nahiz azkeneko unean inprobisatutako mozorroek emango diote kolorea hiriari. Aurten 24 konpartsek desfilatuko dute hiriko kaleetan larunbat eta igandean (otsailaren 18tik 19ra), 17:01ean. Bi zirkuitu diseinatu dira, bata Erdigunetik eta bestea Grosetik, konpartsak banatu eta bi auzotan desfilatzeko, batzuk larunbatean eta besteak igandean.
Jaiaren Jatorria
Donostiako inauterien lehen aztarnak 1814koak dira; orduan, ikasle, lagun eta artisau-gremioek bat egin eta festa hau sortu zuten. 1924an ospakizunak modu pribatuan egin behar izan ziren, jokoa debekatzen zuen dekretua tarteko. 1978an CATek eta aisialdiko taldeek ihauteriak ospatzeko ohitura berreskuratu zuten.
Sardinaren Erreketa
Ospakizun handi hau sardinaren erreketarekin batera amaituko da: dolu-segizioak arrainarengatik negar egingo du, bere izate baketsua errauts bihurtu arte. Otsailaren 21ean izango da, 19:31tik aurrera, Donostiako Erdigunean (Bilbo Plaza, Getaria Kalea, Txurruka, Gipuzkoa Plaza, Elkano, Boulevard eta Alderdi Eder), eta txarangek girotuko dute.