Donostiako piratak

Bideoa: Barking Blogs (lizentzia: CC 3.0 BY-SA)

Donostiako Piratak kolektiboa 2002an sortu zen jai herrikoi, parte hartzaile, parekide eta irekien aldeko apustua egiteko, Alde Zaharreko hainbat tabernek eta Donostiako Gazte Asanbladek indarrak batu zituztenean. Abordaia Aste Nagusiaren ikur bihurtu da, eta milaka lagunek parte hartzen dute urtetik urtera. Kontzertuak, jolasak, irrikitaldia... ere arrakasta izan dute.

Beste hainbat ekimen ere martxan jarri dira, hala nola lantegiak, gau pirata eta piraten musika lehiaketa. Edozer dugu posible Donostia Piratan!


 

Argazkia: Sara Santos

Su artifizialak

Donostiarren planik maitatuena: suak eta izozkiak

X