Aste Nagusia

Aste Nagusia, beti, abuztuaren 15a barne hartzen duen astean ospatzen da, larunbatetik larunbatera. Aurten, 2023an, hil horretako 12tik 19ra izango da. Egun horietan hiri osoa festaz janzten da eta jendea erakartzeko ehunka ekitaldi aurkituko ditugu.

Kanoikadarekin eta Artillero abestiarekin hasten da urtero Donostiako Aste Nagusia.

aste-nagusia

Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketak aparteko egitaraua ekarriko du berriro ere, eta munduko txoko desberdinetako konpainiak helduko dira Gipuzkoako hiriburura.

su-artifizialak

Urtero legez, musikak toki garrantzitsua izango du, eta ospe handiko kantari nahiz taldeak bertaratuko dira Donostiara.

charanga

conciertos-sagues

Kirolei dagokienez, igeriketa zeharkaldia (Getariatik Donostiaraino), zaldi-lasterketak, hondartza-boleibol txapelketa eta herri-kirolen erakustaldiak nabarmendu behar dira.

herri-kirolak

Haurrentzako tailerrak, jolasak, erraldoi eta buruhandiak, diskoteka eta zezensuzkoak ere egongo dira, besteak beste.

erraldoiak-buru-haundiak

cabezudos-gigantes

Donostiako Aste Nagusia XIX. mendearen erdialdean sortu zen, garai hartan uda Donostian igarotzen zuen goi-mailako turismoa entretenitzeko premiagatik. Garai hartako ikuskizun nagusia zezenketak ziren eta "Aste Nagusia" izena jaialdi horien publizitate-eslogan gisa sortu zen. Ikuskizun hori musika-banden kontzertuekin eta su artifizialekin osatzen zen, hauek ikusi nahi zituzten bisitariak gaua hirian pasatzera gonbidatuz. Horrela, Donostiak beste turismo mota bat aurkitu zuen: egonaldi labur eta jendetsuen turismoa.

barracas

comida-popular

Horrela sortu zen Aste Nagusia gaur egun ezagutzen dugun bezala. Bertan alderdi herrikoia eta, estetika eta kultur aldetik, kalitate handiko ikuskizunak uztartzen dira.

Aurtengo jaiei dagokienez, egun osoan zehar primeran pasatzeko moduko eskaintza izango du aurtengo Aste Nagusiak. Izan ere haurrek, gazteek eta helduek parte hartzeko moduko dozenaka jarduera ospatuko dira hirian zehar.

Eta musika eskaintza zabala izango dugu, publiko mota guztiak asetzeko moduko talde eta orkestrekin.

Egitarauari begirada bat eman eta Aste Nagusiaz gozatu!

X