Argazkia: Donostia Kultura
Su artifizialak hiriko hainbat lekutatik ikus daitezke, baina ohikoena Kontxako pasealekutik eta inguruko kaleetatik ikustea da. Eta su artifizialen ondoren, ez dago izozki bat jatea baino plan hoberik, ezta donostiarragorik ere!
Lehiaketaren sariak hiru epaimahaik erabakitzen dituzte:
-Epaimahai Ofizialak honako sari hauek ematen ditu: Urrezko Maskorra, Zilarrezko Maskorra eta Brontzezko Maskorra.
-Epaimahai Gazteak, Super Amara Gazte Epaimahaia Saria ematen du.
-Donostiako ikusleen epaimahaiak, berriz, Ikusleen Sari Nagusia ematen du.