Euskal dantzak Donostian: tradizio bizia plazara
- Geurea
- 2025 Ira 08
Dantza gizakiaren adierazpen zaharrenetako bat da, gorputzaren mugimenduen bidez, emozioak, istorioak eta ideiak hitzik gabe kontatzen dituena. Kultura guztietan aurki dezakegu, askotan ospakizun, erritu edo komunitatea sendotzeko unetan. Musika eta erritmoarekin bat eginda, dantza lotura afektibo eta sozial indartsua da, iragana eta oraina uztartzen dituen zubia.
Euskal gizarteak ere baditu bere dantza propioak, gure identitatea, historia eta kultura islatzen dituztenak. Euskal Herriko dantza tradizionalek gure esentzia gordetzen dute, belaunaldiz belaunaldi transmititu dira, eta gaur egun ere bizirik diraute herri eta hirietan.
Txistuak, panderoak, albokak edota trikitixak laguntzen dituzte dantzen pauso fin eta erritmo biziak. Jantzi tradizional koloretsuek, berriz, ikusgarritasuna ematen diete.
Donostian, euskal dantzen adibide bikaina aurki dezakegu: Herri Dantza elkarteak antolatuta, hileko hirugarren igande goizetan, 12:00etatik 13:30etara, Bulebardean, dozenaka lagun biltzen dira. Kalean eta jendaurrean, modu ireki eta parte-hartzailean, euskal dantzak biziberritzen dituzte, musikak eta festak hiria girotuz.
Jarduera herrikoi honek helburu bikoitza du: alde batetik, euskal dantzen tradizioa bizirik mantentzea eta belaunaldi berriei transmititzea; eta bestetik, donostiarrak eta bisitariak giro alaiean elkarrekin dantzan jartzea.
Donostian igande goiz batean bazaude, hurbildu eta utzi erritmoak harrapa zaitzan!