Gau Beltza edo Arimen Gaua

Urriaren 31ko gauean ospatzen den festa, Euskal Herriak Halloween sortu baino askoz lehenago ospatzen zuena

Askok uste dute Halloween Estatu Batuetatik etorritako jai bat dela, gure kulturarekin zerikusirik ez duena. Baina oker dabiltza: mendeetan gure lurretan errotuta egon den ohitura baita, duela urte mordoxka galdu eta azken urteotan berriro berreskuratzen ari dena.

Antzina, Gau Beltza neguaren hasiera iragartzeko eta arbasoak oroitzeko une berezia izan ohi zen, orduko sinesmenen arabera, gau horretan, bizidunen eta hildakoen munduek bat egiten baitzuten.

Herrietako haurrak maindire zaharrekin mozorrotuta eta kalabaza zulatuetan kandelak sartuta ateratzen ziren kalera, etxez etxe eskean ibiltzera eta bidean topatzen zituztenak izutzera. Garai hura bizi izan zutenek diotenez, kalabazek beste egiteko garrantzitsu bat ere bazuten: barruko argitxoaren bidez, hildakoen arimei bidea erakustea.

gau beltza donostia

XX. mendearen bigarren erdian, ohitura hau galduz joan zen Euskal Herri osoan, baina azken urteotan hainbat herritan berpiztu egin da. Donostian, adibidez, auzo-elkarteek eta kultur taldeek ekitaldi bereziak antolatzen dituzte: haur eta helduen mozorro-desfileak, ipuin-kontalari saioak, musika eta dantza, kalabaza-tailerra eta kale animazioa.

Gau Beltzak herritarrak batu eta gure ondarea biziberritzeko aukera ematen digu. Elkarrekin Euskal Herriko ahozko tradizioa eta sinesmen zaharrak berreskuratu eta neguari ongietorria ematekoa.

Horregatik, gero eta gehiago dira, urtero, urriaren 31ean, jai hau ospatzen duten herriak, haur eta gazteek gure kultura bizitzeko eta partekatzeko bide ederra delako. Kalabazen argipean eta kantu zaharren doinuan, iluntasunak eta argiak bat egiten dute gure kaleetan, iraganaren eta orainaren arteko zubia eraikiz.

 

X