Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko asmakizun soziala

Maiatzean Donostiara bisitan zatoz eta euskarazko hitz edo esaldi batzuk ikasteko aprobetxatu nahi duzu?

Zortekoa zu! Maiatzaren 15etik 25era bitartean Euskaraldia ospatuko da!

11 egun hauetan zehar euskaraz ulertu edota hitz egiten duten 16 urtetik gorako donostiar askok txapa bat eramango dute paparrean: aho edo belarri baten irudia duen txapa. Euskararen erabilera sustatzeko ariketa sozial erraldoi batean parte hartzen ari diren seinale izango da. Euskaraldia du izena ariketa sozial horrek eta hamaika egunez hizkuntza-ohiturak aldatzea eta euskara ahalik eta gehienetan erabiltzea da helburua.

euskaraldia txapak

Euskaraldia borondatezko ariketa bat da, non euskaraz bizi nahi duen komunitateak baldintzak sortzen dituen hizkuntza aldaketa bat gertatzeko. Asmakizun sozial berritzailea da, inon egin gabea eta euskal hiztunek euskararekiko duten atxikimenduaren adierazle ezin hobea da.

Bi rol daude aukeran parte hartzeko: Ahobizi eta belarriprest. Ahobizi direnak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute une oro, lehen hitza beti euskaraz egingo dute eta euskaraz ulertzen dutenekin euskaraz jarraituko dute hartu-emana. Horrek elkarrizketa elebidunak sortuko ditu zenbaitetan, eta horiei ere bidea eman nahi zaie.

euskaraldia ahobizi belarriprest 2025

Belarriprest rola dutenek aldiro erabakiko dute euskaraz norekin, noiz eta non egin. Baina era berean, euskaraz dakitenak berari euskaraz egitera gonbidatuko ditu. Rol hori oso egokia izango da euskaraz ulertu baina hitz egiteko gaitasuna ez dutenentzat.

 

Euskararen egoera

Donostian, Euskal Autonomia Erkidegoan bezalaxe, bi hizkuntza ofizialak daude: euskara eta gaztelania. Euskara baina, hizkuntza minorizatua da eta gaztelaniarekin alderatuta egoera ahulean dago; azken neurketen arabera euskararen kale erabilera %15,3koa da.  Donostian, herritar guztiek dakite gaztelania, euskaraz aldiz 83.866 lagunek (%46,67k) hitz egiten dakite; 38.337 (%21,34K) lagunek ulertzen dute.

X