San Joan Gaua

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Asteartean udari ongi etorria emateko prest gaude Donostiarrak! Hainbeste egun euritsu izan ondoren gogotsu gaude gau magiko hau, aurten modu ez-ohiko batean, ospatzeko.

ongi-etorri-eguzki

Ekainaren 23a gehien gustatzen zaidan egunetako bat da, egun magikoa eta misteriotsua delako.

san-juan-gaua-1

Euskal ohitura zaharretan oinarritutako jai paganoa zen, Kristautasunak bere egin aurretik jai hau naturarekin lotzen zen eta sorginekin ere. Udaberri bukaeran belarra mozteko garaia iristen da eta baserri guztietan belar moztuarekin multzoak egiten ziren (gaur egun ere egiten dira toki askotan) 23 gauean erretzeko.

donostia-kultura-san-juanArgazkia: Donostia Kultura

San Juan egunean udarari (udako solsztizioa) hasiera ematen zaio. Eguzkiaren aroa ospatzeko eta honi indarra emateko euskaldunek gaua argitzen zuten eguzkiari sua eskainiz. Ondoren, Suteen inguruan biltzen ziren eta arima purifikatzeko eta zorte ona izateko suak saltatzen zituzten.

san-juan-sua-inguruan

Gaur egun ere erritu zaharrei jarraituz jendeak gustoko ez dituen gauzak erretzen ditu eta sua saltatzen du ondoren, gauza txar guztiak atzean uzteko asmoz.

san-juan-gaua-2

Aurten Donostian su bakarra izango dugu. Konstituzio plazan izango da ekainaren 23an, San Joan bezperan, eta ekitaldi sinboliko bat izango da. Ekitaldia 22:00tan hasiko da eta ETBk zein Donostia – San Sebastian Festak-eko YouTube kanalak zuzenean eskainiko dute.

Aurten surik saltatuko ez dugun arren... gauza txar guztiak alde batera uzteko aprobetxatu behar dugu egun hau, eta datorren urtean biziago biziko dugu!! 

ONGI ETORRI UDARA! 

 

X