Bisita gidatua: Txotx esperientzia

Zarauzko Aritza Sagardotegira bisita gidatua. Sagardoa egiteko prozesua azalduko da eta amaieran sagardoaren eta bertako produktuen dastaketa egongo da.

Bisita gidatuak eskaintzen ditugu gure bodega ezagutu nahi dutenentzat. Hasteko, sagastitik ibilaldi baten bitartez, sagarrondoekin egiten den lana, erabilitako sagar-mota ezberdinak eta uzta jasotzeko momentua erabakitzen laguntzen digutentresnak ezagutu daitezke. Ondoren, sagarrak jasotako momentutik sagardo bilakatu bitarteko bidea eginez, bodega osoa erakusten da. Bisita amaitzeko, kupeletako sagardo dastaketa egiten da aperitibo batez lagunduta.

Bisitak egiteko egunak: larunbata eta igandea.
Ordua: 11:00
Prezioa: 10,00€ (bez barne)
Bisita egin nahi izanez gero, deitu aurretiaz telefono honetara: 627828365 (Maite).

X