Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren Azoka

Zerainen Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren Azokaren XXV. edizioa. Produktu ekologikoen erakusketa eta salmenta.

Bertan aurki ditzakegun produktu guztiak PRODUKTU EKOLOGIKOrako arauen arabera ekoizturik daude: barazkiak, fruta, ogia, gazta, sagardoa, ardoa, gozoak, olioa, txerrikiak, germinatuak, kosmetika naturala, tinte naturalak...

Goizean zehar tolarean burutatko sagar muztio zein pintxo ekologikoak DASTATU ahal izango dira; GOIERRIKO ARTESAUTZA lan zabala ezagutu; Keramika, makilak, tailak, zumea, gantxiloa, artilea, kandelak ...

Aurten ere zenbait TAILER prestatu dira goizean zehar: umeentzako tailerra, gozogintza tailerra eta sendabelarrekin ukendoak egiteko tailerra.

Arratsaldean, eguna biribiltzeko, HERRI KIROLAK izango dira.

Tokia: Herriko Plazan.

Ordutegia: 10:00tik 14:00ra arte.

Antolatzaileak: Biolur, Zerain Dezagun Fundazioa, Goierriko Baratza

X